Qaliubiya

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Qaliubiyako probintzia (Egipto)

Qaliubiya Egiptoko probintzia edo gobernazioa da, Kairoko iparraldean dagoena, Nilo ibaiaren goialdean. 1.001 km2 ditu eta 4.237.003 biztanle (2006). Hiriburua: Banha.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugak: ipar-ekialdean ash-Sharqiyah probintzia; ipar-mendebalean Nilo ibaiaren Damietta adarra.

Nilo ibaiaren lau ubidek (al-Rayyah, at-Twfiqi, Tur´at eta al-Ismailiyah) ureztatzen dituzte probintziako lursailak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost biztanletatik hiruk nekazaritzan lan egiten du. Artoa, kotoia, garia eta hirusta dira uzta nagusiak. Fosfato- eta basalto-meak ere baditu. Kimika-industria eta olio findegiak dira ekonomia jarduera nagusiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Qaliubiya Aldatu lotura Wikidatan