Québec: hamalau kantu independentziarakoJoseba Tapia musikariaren estudioko bigarren albuma da. 1999an kaleratu zuen diskoa Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin.[1][2]
Quebec urrun dago Euskal Herritik baina hurbil ere bai. Bazter batean, hotza eta elurra den herrialde gogorrean, quebectarrek eutsi egiten diote nortasunari, identitateari. Hizkuntza erraldoi bat dute auzo, independenteak izan nahi lukete…
Joseba Tapia 1990 hamarkadan Quebeceko Folk jaialdi batean parte hartu zuenean aztertu zuen hango asmo soberanistak nolako isla zuen kantuetan, eta ezusteko positibo galanta hartu zuen. Tapiaren interesa piztu zuten kantuen formek eta mezuek. Leclerc eta Lévesque maisuak ziren ironia txertatzen baladetan, Vigneaultek oso estilo berezia sortu zuen lirikatik abiatuta, Léveillek sinfonikotasuna jorratu zuen, Charleboisek rockaren eragina ekarri zuen gizartea kritikatzeko, Pichék tradizioa txertatu zuen modernotasunean... eta arnas handiko testuak egin zituzten denek, mezu konkreturik abiatuta, unibertsaltasuna zutela helburu.[5]
Hainbat kantu landu eta bere zituen Tapiak, liluratuta, nonbait. quebectarren pozak eta amorruak zabaldu behar zituela nabaritu zuen. Koldo Izagirreri eskatu zion kantuen hitzak euskarazteko. Itxaro Bordarekin egin zuen lana itzulpenetik harago joan zen, benetako euskal kantuak sortu zituzten bien artean. Jatorrizko diskoetan orkestrazioa bazterrean utzita, Tapiak Pascal Gaigneri proposatu zion moldaketak egitea era xume batean, trikia bigarren maila batean utzita.[5]
2001: Musikaren Saria jaso zuen Madrilen, SGAE (Sociedad General de Autores y Editores) eta AIE (Asociación de Intérpretes y Ejecutantes) erakundeek banatzen dute sari hori. Paul Piché-renArraun kantagatik irabazi zuen saria.[10]