Robert Charlebois

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Robert Charlebois
Robert Charlebois 2009.jpg
Bizitza
Jaiotza Montreal1944ko ekainaren 25a (75 urte)
Herrialdea  Kanada
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria eta aktorea
Lan nabarmenak Q3156688 Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa folk rocka
IMDb nm0152959
www.robertcharlebois.com/

Robert Charlebois (Montreal, 1944ko ekainaren 25a) Quebeceko antzezle eta musikagilea da. 1966an lehenengo diskoa kaleratu zuenetik bertatik, Charleboisek izugarrizko arrakasta izan zuen Quebecen. 1968an, musika-ikuskizun bat antolatu zuen, Osstidcho, eta, hari esker, Spako (Belgika) jaialdiko lehenengo saria lortu zuen. Kanadako frantses abeslarien artean nagusi bihurtu zen. Louise Forestierrekin osatu zuen bikoteak, Lindbergh deiturikoak, arrakasta handia izan zuen, Ordinaire, Cartier edo Les Ailes d'un ange abestiekin. Charleboisek, Quebeceko gainerako abeslariek ez bezala, joual hizkuntza erabiltzen du, hau da, kanadar frankofonoen hizkera. 1974an, Gilles Vigneault eta Félix Leclerc kantariekin bat egin zuen Montrealen kontzertu batean. Baina, poliki-poliki, bere karrera neurritsuagoa izan da eta bere abestiak klasikoago bihurtu dira; horren erakusgarri dira, esaterako, Québec love eta J'veux de l'amour lanak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]