Gilles Vigneault

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gilles Vigneault
Gilles Vigneault Chantauvent Natashquan 1989.jpg
Bizitza
Jaiotza Natashquan1928ko urriaren 27a (88 urte)
Herrialdea  Kanada
Hezkuntza
Heziketa Laval Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea poeta, idazlea eta kantugilea
Jasotako sariak
Diskoetxea Columbia Records
gillesvigneault.com/

Gilles Vigneault (Natashquan, Quebec, 1928ko urriaren 27a) Quebeceko idazlea, musikagilea eta kantaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika klasikoko ikasketak egin zituen Rimouskiko seminarioan. Matematikak, latina eta frantsesa irakatsi zituen, eta poemak eta ipuinak argitaratu zituen aldi berean. 1950ean, Quebecen hartu zuen bizilekua, eta Letretako lizentzia egin zuen. Telebistarako idazten hasi zen, l'Arc argitalpena sortu zuen, eta film batean parte hartu zuen, La Canne à pêche izenekoan.

1961ean, irakaskuntza utzi zuen, eta Georges Brassens frantses abeslariarekin bat egin zuen. Lehenengo emanaldian, arrakasta handia izan zuen. 1962an kaleratu zuen lehenengo diskoa: Jack Monoloy. Lan horregatik, Diskoaren Sari Handia lortu zuen 1963an. 1966an, lehenengo diskoa kaleratu zuen Frantzian, eta izugarrizko arrakasta lortu zuen 1976an Superfrancofête jaialdian, Robert Charlebois eta Félix Leclercekin batera. Honoris causa doktore izendatu dute hainbat unibertsitatetan, hala nola Peterborough, Rimouski, Montreal, Toronto, Laval eta Lyonen. Quebeceko Ordena Nazionaleko zaldun (1985) eta Frantziako Ohorezko Legioko zaldun (1985) izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]