Quebeceko frantses

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Quebecera
Français du Québec, Français Québécois edo Québécois
Lurralde eremua:  Kanada
 AEB 
Eskualdea: Nagusiki Quebecen, baina baita New Brunswick, Ontario, Manitoba, Saskatchewan, Alberta eta Ingalaterra Berrian
Hiztunak: 6,2 milioi hiztun Quebecen
700.000 hiztun gainontzeko Kanadan eta AEBetan (2006)
Hizkuntza familia: Indo-Europarra,
Italikoa,
Erromantzea,
Oïl hizkuntza 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak:  Quebec
Erakunde araugilea: Office québécois de la langue française
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2: fre
ISO 639-3:

 

Quebeceko frantsesa edota Quebecera (frantsesez Français du Québec, Français Québécois edo Québécois) Kanadako frantses hiztun eremua gehien mintzatzen den hizkuntz horretako aldaera da, berez oraindik zabalagoa den eta beste hainbat azpialdaera ere barne hartzen dituen Kanadako frantsesaren aldaeraren barnean dago. Nagusiki Quebec probintzian mintzatzen da, hortik bere izena, baina baita New Brunswick, Ontario, Manitoba, Saskatchewan eta Alberta probintzietako eta AEBtako Ingalaterra Berria eskualdeko frantses hiztun komunitateetan ere. Dena den, 1977. urteaz geroztik Quebecen bakarrik dauka hizkuntz ofizial estatusa. Kanadan mintzatzen den frantsesaren aldaera mintzatuena eta ezagunena den arren, ez da bakarra.

Aldaera honen erakunde araugilea Office québécois de la langue française da. Gaur egun Quebecen 6,2 milioi hiztun ditu, eta gainontzeko Kanadan eta AEBetako ipar-ekialdean sakabanatuak 700.000 hiztun inguru.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendea eta XVIII. mendearen artean Frantziako Erresumaren ipar eta mendebaldetik etorritako kolono eta itsasgizonek ekarrik zuten, hortik Oïl hizkuntzaren aldaera izatea eta Frantziako ipar eta mendebaldean mintzazen diren normandiera, poitevin, galo eta saintongeais dialektoen ezaugarriak izatea. XVIII. mendean Parisen mintzatzen zen frantsesaren ezaugarriak ere baditu. Denboraldi honetan zehar eremu honetako hizkuntza nagusia izan zen.

Baina Frantsesen eta Indiarren Gerren ondoren Frantziar Inperioak Frantzia Berria galdu eta Britainiar Inperioaren eskuetara igarotzean egoera guztiz aldatu zen, frantsesaak bere nagusitasuna galdu eta ingeles hizkuntzak bereganatu zuenean. Gainera, garai honetan ere Akadiako frantses hiztun gaur egungo AEBtako Louisiana estatuko eremura bizitzera lekualdatu ziren, alegia, gaur egungo cajun frantses hiztunen arbasoak.

Denbora luzez Kanadako frantses hiztunek hasieran batean britainiarren eta 1867tik aurrera kandar ingeles hiztunen nagusitasuna jasan ondoren, 1977an Quebecen frantsesa ere hizkuntz ofiziala izendatzea lortu zuten.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quebeceko frantses kolonoen jatorria (XVII-XVIII. mendeak)

Berez Kanadako quebecera hiztunak eta Frantziako frantses hiztunek elkar ulertzen dira, baina hizkuntza gehienetako hizkuntz ofiziala eta dialektoen artean jazotzen den bezala, frantses ofiziala eta quebeceraren artean ere ezberdintasunak badaude, bai hiztegi aldetik nahiz ahoskera aldetik ere.

Ezberditasun handiena quebecerak gaurdaino mantendu izan dituen antzinako frantsesaren hainbat hitz eta esamolde nahiz ahoskera dira, bai eta quebecera egunerokotasunean ingelesarekin egunerokotasunean elkarbizitzen den hizkuntza izanik, azken hizkuntza horrek quebeceran duen eragin handia dela eta, ingelesetik hartutako mailegu eta zenbait ahoskera ere. Izan ere, quebecera mintzatzen diren ia hiztun gutiak elebidunak dira, alegia, quebecera mintzatzeaz gain ingelesez ere mintzatzen dira, bai bigarren hizkuntz bezala nahiz ama hizkuntz bezala.

Quebeceraren barnean ere eskualde bakoitzeko hizkera eta ahoskera ezberdinak ere baudade, bai eta joual izeneko quebeceraren argot hizkera ere.

Lexiko ezberdintasunak:

Quebeceraz Frantsesaz Euskaraz
abrier couvrir estali
astheure (à c't'heure) maintenant orain
chum (m) copain (m) mutilagun
magasiner faire des courses erosketak egin
placoter papoter solastu
pogner attraper, prendre atzeman, harrapatu

Hitz berdinaren esanahi ezberdintasunak:

Hitza Esanahia quebeceraz Esanahia frantsesaz
blonde (emakumezkoa) neskalaguna emakume ileoria
char (gizonezkoa) autoa gurdia
chauffer (gizonekoa) to drive (a vehicle) to heat
chialer kexatu, kexa ohiukatu, negar egin
dépanneur (m) janari-denda / baliteke konpontzaile
gosse haurrak (emakumezko plurala): potroak (barrabilak) haurra (gizonezko singularra): haur/mutiko
nuage (gizonezkoa) lepoko-berogarria, bufanda laino
suçon (gizonezkoa) zupaki, txupete zupada-arrasto
sucette (emakumezkoa) zupada-arrasto zupaki, txupete
éventuellement noizbehinka, aldika agian

Hitegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quebecera Euskara Oharrak
Ben Ongi.../beno...
Bibitte Zomorrotxo
envoye! Arin! enweye edo awaye ahoskatzen da
fif Homosexual
Grouille-toé! Mugitu hadi!
Magané Zeharkitua, erabilia, herdoildua
Plate Aspergarria T hizkia ere ahoskatzen da
Pâte à dent Hortz-orea
Débarquer Jaitsi (auto edo ontzi batetik...)
Magasiner Erosketak egin

Esamoldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quebecera Euskara
Avoir de la misère Zailtasunak izan
Avoir le flu Beherakoa izan
Je m'en sacre Ez zait axola
Chanter la pomme Neskatan/Mutiletan egin
En arracher Larri ibili/Estuasunean egon

Quebeceraren beste berezko esaldi edo esamolde batzuk:

Quebecerazko esamoldea Frantsesezko parekidea Euskarazko parekidea
avoir de la misère avoir de la difficulté larri/estu ibili, arazoak izan
avoir le flu avoir la diarrhée beherakoa izan
avoir le goût dérangé gouter une saveur étrange zeozer arraroa dastatu, bapatekoa
en arracher en baver une txarra igaro
prendre une marche faire une promenade promenatu, paseatu
se faire passer un sapin se faire duper engainatua/iruzurtua izan
parler à travers son chapeau parler à tort et à travers ganorarik gabe mintzatu