Québec: hamalau kantu independentziarako
Québec: hamalau kantu independentziarako | |
---|---|
Joseba Tapiaren albuma | |
Egilea(k) | Joseba Tapia |
Argitaratze-data | 1999 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta eta egile abeslaria |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Gaztelupeko Hotsak |
Québec: hamalau kantu independentziarako Joseba Tapia musikariaren estudioko bigarren albuma da. 1999an kaleratu zuen diskoa Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin.[1][2]
Paul Piché-ren Arraun kantarekin Joseba Tapiak Musikaren Saria jaso zuen Madrilen.[3]
Quebec urrun dago Euskal Herritik baina hurbil ere bai. Bazter batean, hotza eta elurra den herrialde gogorrean, quebectarrek eutsi egiten diote nortasunari, identitateari. Hizkuntza erraldoi bat dute auzo, independenteak izan nahi lukete…
Quebeceko kantutegi modernoaren antologia da album hau: Leclerc, Levesque, Vigneault, Léveillée, Charlebois, Piché… Itxaro Bordak eta Koldo Izagirrek moldaturiko bertsioetan. Kantaera berri bat proposatzen du Joseba Tapiak, malgutasun harrigarriz. [4][5]
-
Gilles Vigneault (1989)
-
Robert Charlebois (1972)
Albuma sortzeko motibazioa eta sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joseba Tapia 1990 hamarkadan Quebeceko Folk jaialdi batean parte hartu zuenean aztertu zuen hango asmo soberanistak nolako isla zuen kantuetan, eta ezusteko positibo galanta hartu zuen. Tapiaren interesa piztu zuten kantuen formek eta mezuek. Leclerc eta Lévesque maisuak ziren ironia txertatzen baladetan, Vigneaultek oso estilo berezia sortu zuen lirikatik abiatuta, Léveillek sinfonikotasuna jorratu zuen, Charleboisek rockaren eragina ekarri zuen gizartea kritikatzeko, Pichék tradizioa txertatu zuen modernotasunean... eta arnas handiko testuak egin zituzten denek, mezu konkreturik abiatuta, unibertsaltasuna zutela helburu.[5]
Hainbat kantu landu eta bere zituen Tapiak, liluratuta, nonbait. quebectarren pozak eta amorruak zabaldu behar zituela nabaritu zuen. Koldo Izagirreri eskatu zion kantuen hitzak euskarazteko. Itxaro Bordarekin egin zuen lana itzulpenetik harago joan zen, benetako euskal kantuak sortu zituzten bien artean. Jatorrizko diskoetan orkestrazioa bazterrean utzita, Tapiak Pascal Gaigneri proposatu zion moldaketak egitea era xume batean, trikia bigarren maila batean utzita.[5]
Abestien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira albumeko 14 abestiak:[1][6][7]
- Maitasuna helduko da (Hitzak eta musika: Raymond Lévesque)[8]
- Herri bat daukat (Hitzak eta musika: Gilles Vigneault)
- Bozo galtzaundi (Hitzak eta musika: Raymond Lévesque)
- Wasichu (Hitzak eta musika: Robert Charlebois)[9]
- Arraun (Hitzak eta musika: Paul Piché)
- Hemen bizitzea (Hitzak eta musika: Robert Charlebois)
- Hartzaren heriotza (Hitzak eta musika: Félix Lecrec)
- Herri hau (Hitzak eta musika: Gilles Vigneault)
- Châteauguayko bataila (Hitzak eta musika: Raymond Lévesque)
- Maitez (Hitzak eta musika: Paul Piché)
- Zapatok (Hitzak eta musika: Félix Lecrec)
- Oztamerikan (Hitzak eta musika: Robert Charlebois)
- Xoxoaren haserrea (Hitzak eta musika: Félix Lecrerc)
- Golde bat elur truke (Hitzak eta musika: Claude Léveillée)
Taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Tapia: ahotsa eta trikitia
- Pascal Gaigne: gitarrak
- Arkaitz Miner: biolina
- Ritxi Salaberria: kontrabaxua eta baxu elektrikoa
Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2001: Musikaren Saria jaso zuen Madrilen, SGAE (Sociedad General de Autores y Editores) eta AIE (Asociación de Intérpretes y Ejecutantes) erakundeek banatzen dute sari hori. Paul Piché-ren Arraun kantagatik irabazi zuen saria.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Québec: hamalau kantu independentziarako» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
- ↑ Québec – Joseba Tapia. (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cubillo, Igor. (2001-03-27). «Joseba Tapia espera que el Premio de la Música le sirva para abrir nuevos mercados» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
- ↑ «Québec: hamalau kantu independentziarako» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
- ↑ a b c Erostarbe, Gorka; Koch, Edurne. (1999-12-01). Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
- ↑ Tapia, Joseba ( 1964-). (1999). «Québec hamalau kantu independentziarako» www.liburubila.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
- ↑ Tapia, Joseba. (1999). «Québec hamalau kantu independentziarako /» www.kmliburutegia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
- ↑ Tapia, Joseba. (1999). «Maitasuna helduko da - TRIKITI TESTUAK - «QUÉBEC, Hamalau kantu independentziarako»» trikitixa.eus (Trikipedia) (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
- ↑ Tapia, Joseba. (1999). [https://trikitixa.eus/trikipedia/hitzak/075-joseb-quebe-04.htm «WASICHU - TRIKITI TESTUAK - «QUÉBEC, Hamalau kantu independentziarako»»] trikitixa.eus (Trikipedia) (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cubillo, Igor. (2001-03-27). «Joseba Tapia espera que el Premio de la Música le sirva para abrir nuevos mercados» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Tapiaren orrialde ofiziala
- Québec – Joseba Tapia. josebatapia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).