Raisa Álava

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raisa Álava

Bizitza
JaiotzaZuhatza (Aiara), 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
ELISAVA
Euskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu
Jarduerak
Jarduerakartista

raisalava.com
Instagram: raisalava Edit the value on Wikidata

Raisa Álava Robina (Zuhatza, Araba, 1990) ilustzailea da, mundu osoko ekitaldi eta komunikabideetarako marraztu duen artista. 2023ko Frantziako Tourreko kartela egin zuen.[1] Kolore asko eta oso bizidun ilustrazioa,[2]Bilboko Guggenheim Museoaren, itsasadarraren eta Parisko Garaipen-Arkuaren irudiak txertatu zituen kartelean, irteera eta helmugako elementuak.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Taller Bilboko galerian egiten du lan. Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Zeramikan masterra egin zuen unibertsitate berean eta Bartzelonako Elisava eskolan Ilustrazioa eta Komikia graduondokoa.

Polonian egonaldi artistiko bat egina da, eta Artium Museoak beka bat eman zion Eskualdea lanagatik.

Arte Ederrak karrera egin ondoren marrazketa arloan zentratu zen, batez ere. 2018 aldera marrazkietan kolorea erabiltzen hasi zen, harrezkero, fluor koloreak sartzen saiatzen da.

Normalean paperean marrazten du, eskuz marraztea gustatzen zaio. Gehienetan, rotrin bidez sortutako marrazkiak egiten ditu. Halere, azkar entregatzeko marrazkiak eskatzen dizkiotenean, ordenagailuan egiten ditu.

Ilustrazioen estiloari dagokionez, komikiak dira Raisaren erreferentziarik garrantzitsuena eta inspirazio iturria. Apur bat arraroa da inspirazioarekin zerikusia duen guztia.

Inspirazioa ez dator bakarrik: lan asko egin behar da, eta asko marraztu. Zirriborro asko desegin behar dira nahi duzun emaitza lortzeko. Ni beti hasten naiz zirriborro azkarrak egiten, eta gehien gustatzen zaidana lantzen dut ondoren.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat erakusketa egin ditu, besteak beste:[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The New York Times egunkarirako zein Pikara Magazine aldizkarirako egin izan ditu lanak.
  • BALA Bilboko Arte Liburu Azokaren kartela egin du.
  • 2023ko Frantziako Tourreko kartela egin du.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari ugari jaso ditu bere ibilbidean zehar:[7]

  • 2019an Ertibil Bizkaian hautatu zuten bere lana eta egoitza artistiko bat egin zuen AirWron (Wroclaw, Polonia).[8]
  • 2019an Gasteizko Artium Museoko “Eskualdea” produkzio-beka jaso zuen.[6]
  • 2018an Irudika Ilustrazioaren beka irabazi zuen, Angouleman (Frantzia) egoitza artistikoa egiteko.[9]
  • 2017an Kalkografia Nazionaleko Arte Grafikoaren Lehen Saria lortu zuen (Madril).[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «La ilustradora alavesa Raisa Álava, autora del cartel del Tour de Francia 2023» EsCiclismo.com 2022-10-27 (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  2. «Una ilustradora alavesa, Raisa Álava, es la autora del cartel del Tour de Francia 2023» EITB 2022-10-27 (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  3. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-10-27). «La ilustradora alavesa Raisa Álava es la autora del cartel del Tour 2023» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  4. «Raisa Álava, al placer por el azar» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  5. «EXPOSICIÓN "Residentes Irudika 18"» montehermoso.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Eskualdea Producción: Raisa Álava, Oihane Amurrio, Mario Paniego» www.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-24).
  7. EFE, Idoia Rivas. (2022-10-27). «La ilustradora vasca Raisa Álava diseña el cartel del Tour de Francia 2023» Nius Diario (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  8. (Gaztelaniaz) «Raisa Álava es seleccionada para realizar una residencia artística en Polonia» Diario de Noticias de Álava 2019-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  9. (Gaztelaniaz) Enero, 11; Premios, 2018 Concursos /; General; Ilustración. «Irudika residencias de ilustración y animación 2018» euskalirudigileak.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  10. (Gaztelaniaz) Fernando, Real Academia de Bellas Artes de San. «Certamen de Jóvenes Creadores» Real Academia de Bellas Artes de San Fernando (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]