Aragoiko errege-erreginen panteoia (San Juan de la Peña)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aragoiko errege-erreginen panteoia (San Juan de la Peña)
San Juan de la Peña monasterioa
Panteón Real de San Juan de la Peña.JPG
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
ProbintziaHuescako probintzia
UdalerriaJaka
Kokapen fisikoa Sierra de San Juan de la Peña (en) Itzuli
Koordenatuak 42° 30′ 28″ N, 0° 40′ 22″ W / 42.507804°N,0.672892°W / 42.507804; -0.672892Koordenatuak: 42° 30′ 28″ N, 0° 40′ 22″ W / 42.507804°N,0.672892°W / 42.507804; -0.672892
Historia eta erabilera
Irekiera1770
Izena Antso V.a Nafarroakoa
Petri I.a Nafarroakoa
Ramiro I.a Aragoikoa
Ermesenda Foixkoa
Ines Akitaniakoa
Felizia Roucykoa
Agnes, wife of Ramiro I of Aragon (en) Itzuli
Elisabet Urgellgoa
Arkitektura
Estiloa Arkitektura neoklasikoa

Aragoiko errege-erreginen panteoia San Juan De La Peña monasterioaren barruan dagoen kapera neoklasiko bat da, Nafarroako hainbat errege-erreginen lauza izendatuak bertan dituena. Huescako Pirinioetan dago Aragoin, Jakako udalerrian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Juan de la Peña erdiarotik okupatua izan den monasterioa da, eta bere egitura nagusiak erromanikoak edo gotikoak dira. Egitura horien artean ehorzketa zahar batzuen panteoia zegoen, eta han Aragoiko lehen errege edo agintari burujabeak ehortzi zirela dio tradizioak, behintzat 1134. urtera arte[1][2]. Agintari horiek Iruñeko erresumaren lehen belaunaldietako buruzagi nafarrekin lotuak zeuden, edo berberak ziren kasu askotan.

18. mendean, Espainiako Karlos III.aren aginduz (agindua 1770ekoa da), gehigarri hau egin zitzaion monasterioari, kapera erako panteoi bat eraiki zedin[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere sorrera urteekin bat eginez, panteoiak estilo neoklasikoa du.

Sarreran Karlos III.aren brontzezko erliebe handi bat du.

Sarreratik ikusita eskuineko horma dena errege-erreginen hilarriek osatzen dute, brontzezko lauzak izatez. Lauza bakoitzak ez du esan nahi atzean hobi bat dagoenik, besterik gabe paretaren atzean hobiratzeak daudela.

Ezkerreko aldea karezko lau erliebek osatzen dute. Aragoiko Koroaren historia irudikatzen dute erliebeek, Aragoiko armarriaren lau osagarrien azalpenerako balio duten lau eszenarekin[3]:

  1. Ainsako gudua, Aragoiren sorrera historikoa.
  2. Eneko Aritzaren gurutzearen agerpena Sobrarbeko guduan, zeinean Eneko Aritza Iruñeko erregea zaldun gerlari baten gisa agertzen den.
  3. Huescako setioa.
  4. Aragoiko erregeen zina.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Iniciadas las visitas al Panteón Real del monasterio de San Juan de la Peña» www.jaca.com . Noiz kontsultatua: 2018-08-16.
  2. Lapeña, Ana Isabel. (). San Juan de la Peña. (1. ed. argitaraldia) Mira Editores ISBN 848465012X PMC 45083417 . Noiz kontsultatua: 2018-08-16.
  3. (Gaztelaniaz) «San Juan de la Peña, cuna del Reino de Aragón» Andalán.es 2011-11-08 . Noiz kontsultatua: 2018-08-16.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]