Ribagortzako Konderria

Wikipedia(e)tik
Ribagortzako konderria» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ribagortzako Konderria
Condato de Ribagorza
872 – 1045
Konderria
Evolución condados pirenaicos orientales.png
Eskualdeko mapa
Geografia
Hiriburua Roda d'Isabana
Kultura
Erlijioa Kristautasuna
Historia
Aurrekoak
Frankish Empire 481 to 814-eu.svg Karolingiar Inperioa
Mosque02.svg Kordobako Emirerria
Ondorengoa
Aragoiko koroa Siñal d'Aragón.svg

Ribagortzako Konderria (latinez: Comitatus Ripacurtiae; katalanez: Comtat de Ribagorça; aragoieraz: Condato de Ribagorza) Esera eta Isabena ibaien arteko lurraldeetan eta Noguera Ribagorzana ibaiaren arroan zegoen frankoen markako konderri txikia zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlomagnok zuzendutako konkistan, Gilen I.a Tolosakoak Pallars eta Ribagortzako eskualdeak okupatu zituen eta pagi moduan bereganatu zituen. 833an Aznar Galindo, Urgell eta Cerdanyako kondeak konderriak konkistatu zituen, eta konderriak mantendu zituen 844an Fredol Tolosakoak bota arte.

872an, bertoko Ramon I.a Pallars-Ribagortzakoa baskoiak independentzia berreskuratu zuen eta inguruko estatuekin harremanetan hasi zen konderria sendotzeko: horrela 905ean Antso Gartzes bere loba Iruñeko errege izateko estatuko kolpean hartu zuen parte eta Banu Qasiekin ere harremanetan hasi zen. Horrela hasi zen Ribagortzako kondeen leinua:

1017an kondea oinordekorik gabe hil eta 1018an Antso III.a Nagusiak konderria okupatu zuen, Munia Gaztelakoa Ramon II Ribagortzakoaren aitzakiarekin. 1035ean, Gonzalo I.a Ribagortzakoak hartu zuen. Hau hil ondoren, Ramiro I.a Aragoikoa Sobrarbe eta Aragoiko konderriekin batera Aragoiko Erresuma sortu zuen.

1322an, Jaime II.a Aragoikoak konderria bere semeari eman zion. Horrela konde berriak sortu ziren:

Filipe II.a erregea zela, guda zibila hasi zen bertokoek erregearen menpe eta ez jaunen menpe egon nahi zutelako. Guda bukatu eta erregeak konderria desegin zuen.