Edukira joan

Raquel Riba Rossy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raquel Riba Rossy

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRaquel Riba Rossy
JaiotzaIgualada1990eko uztailaren 10a (33 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Escola Professional de la Dona (Barcelona, Spain) (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta penciller (en) Itzuli
Lan nabarmenak

raquelribarossy.com
Instagram: mossa.lola Edit the value on Wikidata
Aurkezpena Más vale Lola que mal acompañada (Lola Vendetta) Raquel Riba Rossy ilustratzailearen eskutik, 2017ko martxoaren 7an, Bartzelonako Casa del Libro-n

Raquel Riba Rossy (Igualada, Bartzelona, 1990ko uztailaren 10a) Kataluniako marrazkilari eta ilustratzailea da, Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean lizentziatua. Emakumeen ikusezintasunari kritika soziala egiten dion "Lola Vendetta" komiki pertsonaia ospetsuaren sortzailea[1][2].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederrak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean (2008-2012), marrazketan, pinturan, eskulturan eta grabatuan espezializatuz. 2013an Escola de la Dona-n ikasten jarraitu zuen marrazketa eta ilustrazio ikastaroetan sakontzeko.

2014an ezagutzera eman zen, batez ere sare sozialetan, bereziki Facebooken, Lola Vendetta pertsonaia ospetsuenaren sorrerarekin[3].

Emakumezko pertsonaia hau, marradun kamiseta, ezpain gorriak eta ile beltza dituen "sikaria ilustratu" bat bezala aurkezten du. Lola Vendettak gizartearen konformismo toxikoa kritikatzen du, ohiko parametroak zalantzan jarriz eta emakumeen papera aldarrikatuz. Hilekoari buruzko tabuak salatzen ditu, amatasunaren mistika, gizartean ezkutatutako matxismo pasiboa eta maskulinitate berriak[4]. 2017an argitaratu zuen Lola Vendettari buruzko lehen komikia[5].

FAADA (Animalien Defentsarako Aholkularitza eta Ekintza Fundazioa) bezalako fundazioekin eta Montblanc Fundazioarekin kolaboratzen du, besteak beste.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilustrazio lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marta, el Hada mágica… un poco desordenada (2014, Tum Books)

Komikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lola Vendetta. Más vale Lola que mal acompañada (2017, Lumen)
  • Lola Vendetta. ¿Qué Pacha, Mama? (2018, Lumen)
  • Lola Vendetta. Y los hombres (2019, Lumen)
Raquel Riba Fnac Callao Madrilen Lola Vendetta y los hombres liburuaren aurkezpenean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «El 24 de setembre torna el Mercat de Lletres — Ajuntament d'Igualada» www.igualada.cat (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
  2. «Exposició: Presentant a Lola Vendetta | Centre Cívic Carmel | Ajuntament de Barcelona» ajuntament.barcelona.cat (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
  3. (Katalanez) «Raquel Riba Rossy: "La Lola Vendetta és la veu del que no diem"» anoiadiari.cat (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
  4. (Gaztelaniaz) «Lola Vendetta: humor, sangre y katanas para luchar contra el patriarcado» PlayGround 2017-09-17 (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
  5. (Gaztelaniaz) «“Lola Vendetta”: el feminismo no se sufre, se disfruta» La Vanguardia 2017-03-18 (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]