Edukira joan

Ray Gravell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ray Gravell
Bizitza
JaiotzaCydweli1951ko irailaren 12a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaCydweli
HeriotzaCalp2007ko urriaren 31 (56 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria, aktorea eta kazetaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Barbarians-
Galesko errugbi selekzioa1975eko urtarrilaren 18a-1982ko martxoaren 20a
23
4
Llanelli RFC-
British and Irish Lions1980-1980
 
Posizio edo espezialitateaerdikoa
IMDB: nm0336204 Edit the value on Wikidata

Raymond William Robert Gravell (Cydweli, 1951ko irailaren 12a - Calp, 2007ko urriaren 31) galestar errugbilaria izan zen, erdiko eta hegaleko postuetan aritzen zena.

1970etik 1985era Llanelli RFC taldean jokatu zuen. 1972an All Blacks taldeari eman zioten porrotean parte hartu zuen bere taldearekin. 1980 eta 1982 urteen artean taldeko kapitaina izan zen.

1975ean egin zuen debuta Galesko errugbi selekzioarekin, Frantzian aurkako partida batean. 1982ra arte 23 partida jokatu zituen selekzioarekin ta bi aldiz irabazi zuen Grand Slama.

1980an British and Irish Lions taldeak Hegoafrikara egindako biran parte hartu zuen. Gainera, hamabi partida jokatu zituen Barbariansekin.

1985ean erretiratu zen eta 1988an Llanelli RFCko presidente izendatu zuten. Ondoren, telebistako saioetako aurkezlea izan zen eta zenbait filmetan antzeztu zuen.

Galesko hizkuntzaren defendatzaile sutsua eta Bardoen Kongregazioko kidea izan zen. Bere izen bardiarra Ray o'r Mynydd izan zen eta Ezpataren Emaile Handia izendatu zuten.