Galesko errugbi selekzioa (galesez: Tîm rygbi'r undeb cenedlaethol Cymru) Galesen ordezkaria da errugbi partida ofizialetan. Haren gobernu erakundea, Welsh Rugby Union-a, 1881ean sortu zen, eta urte hartan bertan jokatu zuen Galesko selekzioak bere lehenbiziko partida, Ingalaterraren kontra. Etxeko neurketak CardiffekoMillennium Stadiumen jokatzen ditu.
1850an Galesen errugbia lehenbizikoz jokatu zen, hain zuzen ere, Lampeter udalerriko St David ikastetxeko zuzendari ordea izendatu zuten Rowland Williams erreberendoaren eskutik kirol hau herrialde honetara heldu zen.
Rugby union took root in Wales in 1850, when Reverend Rowland Williams became Vice-Principal at St David's College, Lampeter, where he introduced the sport.
1881 urtean Galesko Errugbi federazioa sortu zen eta urte berean jokatu zuen selekzioak lehenengo partida, Ingalaterraren aurka hain zuzen ere. 1893 eta 1911 artean "lehenengo urrezko aroa" izan zuen. Home Nations txapelketan (gaur egungo Sei Nazioak) zortzi garaipen lortu zituen. 1905-06 denboraldian Zeelanda Berriko selekzioak bira luze bat egin zuen Uharte Britanikotan, Frantzian eta Estatu Batuetan zehar eta 35 partidatatik 34 irabazi zituen, galduriko partida bakarra Galesen aurkakoa izan zen. Cariffen etxekoak 3-0 emaitzaz nagusitu zitzaizkien All Blacks-ei.
Gerra arteko garaian txapelketaren bat irabazi zuen baina orokorrean maila apalean aritu zen. 1950. hamarkadan berpiztu egin zen eta "bigarren urrezko garaia" 1970. hamarkadan izan zuen 1969 eta 1979 artean Bost Nazioen zortzi txapelketa irabazi zituen. Gareth Edwards, J. P. R. Williams, Gerald Davies, Barry John eta Mervyn Davies jokalariak mundu mailan egin ziren famatu.
1980 eta 1990 hamarkadak tristeak izan ziren galestarrentzat, 1979 eta 2005 artean txapelketa bakarra irabazi baitzuten, eta beste bat Frantziarekin elkarbanaturik. 1987an Munduko Errugbi Txapelketa abiatu zen eta paradoxikoki orduan lortu zuten orain arteko emaitzarik onena, 3. postua hain zuzen ere.
2004an Mike Ruddock entrenatzailea fitxatu zuen eta hurrengo urtean Sei Nazioen txapelketa bikaina egin zuen, irabazteaz gain Slam nagusia ere eskuratuz ia hiru hamarkada beranduago. Ordutik puntako taldea osatu du eta beste bi Slam nagusi eskuratu ditu, 2008 eta 2012an. Sei Naziotako azken garaipena 2013an lortu zuen baina 2015ean ere Irlandarekin lehia bizian izan zen azken unerarte. 2019 urtean urte bikaina izan du Sei Naziotako partida guztiak irabaziz eta 27. txapelketa lortuz eta Munduko Txapelketan ere finalerdietan aritu da.