Grand Slam (errugbia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau errugbiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Grand Slam».
Ingalaterra eta Gales dira garaipen gehien lortu dituzten taldeak.

Grand Slam (euskaraz Slam Nagusia, Frantzian Le Grand Chelem izenez ezaguna da, galeseraz Y Gamp Lawn eta irlanderaz Caithréim Mhór) Sei Nazioen Torneoan gainontzeko selekzio edo taldeak partidu guztietan garaitzen dituen taldeak lortzen duen sari bat da, hortaz ez da urtero ematen, soilik aurreko baldintza hori betetzen denean baizik. Saria berez izendapen edo titulu bat da, hots, ez da eskura ematen den trofeoa.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak Urteak
Ingalaterra Ingalaterra 13 1913, 1914, 1921, 1923, 1924, 1928, 1957, 1980, 1991, 1992, 1995, 2003, 2016
Gales Gales 11 1908, 1909, 1911, 1950, 1952, 1971, 1976, 1978, 2005, 2008, 2012
Frantzia Frantzia 9 1968, 1977, 1981, 1987, 1997, 1998, 2002, 2004, 2010
Eskozia Eskozia 3 1925, 1984, 1990
Flag of Ireland rugby.svg Irlanda 2 1948, 2009

Grand Slam Itzuliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grand Slam Itzuli bat Hego Hemisferioko errugbi talde batek (Australia, Zeelanda Berria edota Hego Afrika) itzuli bakarreko 4 partidutan Britainiar Uharteetako errugbi talde guztiak garaitzen dituenean lortzen da (Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Irlanda). Balentria hau hainbat alditan eman izan da, Hego Hemisferioko taldeak orokorrean Iparraldekoak baino boteretsu eta onagoak baitira.

Taldea Garaipenak Urteak
Hegoafrika Hego Afrika 4 1912/13, 1931/32, 1951/52, 1960/61
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 4 1978, 2005, 2008, 2010
Australia Australia 1 1984