Ray Styles
Ray Styles | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Akkra, 1988ko urtarrilaren 31 |
Herrialdea | Ghana |
Heriotza | India, 2020ko urriaren 1a (32 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurrun-zelulen kartzinoma gibeleko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kwame Nkrumah University of Science and Technology (en) Artean graduatu : communication design (en) Accra Academy (en) (2003 - 2006) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista eta teklatu-jotzailea |
Emmanuel Apraku, Ray Styles izenarekin ezaguna (Accra, 1988ko urtarrilaren 31 – New Delhi, 2020ko urriaren 1a) Ghanako artista izan zen. Bere marka sortu zuen diseinu grafiko eta karikaturekin. Besteak beste, Tolu Lope, Josh Ostrovsky, Michael Blackson, Chris Bosh, DeStorm Power, Mrcocoyam, D Black, Edem, King Bach eta Malin Bjork bezalako pertsona ospetsuekin lan egin zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1988an jaio zen. Oinarrizko hezkuntza amaitu zuen Accra New Town Experimental School-en (Accrako Herri Berriko Eskola Esperimentala). Geroago bigarren hezkuntza egin zuen Accra Academy Senior High School-en 2003tik 2006ra. Kwame Nkrumah Zientzia eta Teknologia Unibertsitatean (KNUST) sartu zen Arte Eskolan, eta Komunikazio Diseinuan lizentziatura lortu zuen.
Aita eskulangilea zen, eta artelan batzuk sortu zituen erakusteko. Rayk bere estiloa aitari egotzi zion. Oso gaztetan hasi zen marrazten eta enkarguak egin zituen. KNUST-eko ikasle zela konturatu zen bere talentuaz. Ray Styles Studios eta Penciled Celebrities-en jabea zen.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paul Apraku eta bere emaztearen lau seme-alabetatik gazteena zen. Aita zortzi urte zituela hil zen eta amak hazi zuen.
Styles hil egin zen ostegunean, 2020ko urriaren 1ean, Indian, gibeleko minbiziaren aurka borrokatu ondoren –zenbait iturriren arabera giltzurrunetako minbizia– hilabetez. Giovanni Caleb irrati eta telebistako aurkezleak berretsi zuen berria.
Legatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezaguna zen bere artelanen bidez gizarte sentsibilizazio kanpainak egiteagatik. Pintura ugari egin zituen gizartean egindako gehiegikeriak nabarmenduz, hala nola etxeko indarkeria, haurren tratu txarrak, arrazismoa besteak beste. Marrazki artistikoak eta pertsonaia ospetsuen eta gaur egungo joeren karikaturak egin zituen.