Rebeca Guber

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rebeca Guber
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRebeca Cherep
JaiotzaAvellaneda1926ko uztailaren 2a
Herrialdea Argentina
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaBuenos Aires2020ko abuztuaren 25a (94 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Familia
Ezkontidea(k)José Guber (en) Itzuli  (1952 -  1971)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLa Platako Unibertsitate Nazionala
(1945 - 1949)
TesiaEstudio de los invariantes afines asociados de las curvas del espacio y de ciertos elementos geométricos ligados con las mismas de manera afín (en) Itzuli
Tesi zuzendariaLuis Santaló
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Buenos Airesko Unibertsitatea  (1957 -  1963)
Q21038189 Itzuli  (1973 -  1976)
Fundación Gran Mariscal de Ayacucho (en) Itzuli  (1977 -  1983)
Venezuelako Unibertsitate Zentrala  (1979 -  1983)
Government of Argentina (en) Itzuli  (1983 -  1989)

Rebeca Cherep de Guber (Avellaneda, Buenos Aires probintzia, Argentina, 1926ko uztailaren 2aBuenos Aires Hiria, Buenos Aires, Argentina, 2020ko abuztuaren 25a) matematikako doktorea, unibertsitateko irakaslea eta Argentinako informatikaren garapenaren aitzindarietako bat izan zen.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rebeca Cherep de Guber Avellaneda hirian jaio zen, Buenos Airesen.[3] La Platako Unibertsitate Nazionalean egin zituen gradu-ikasketak, 1949an matematikan doktoretu zen, tesi honekin: “El estudio con los invariantes afines asociados de las curvas del espacio y de ciertos elementos geométricos ligados con las mismas de manera afín/ Espazioko bihurguneak eta horiekin lotutako elementu geometriko batzuk elkarren antzekoak diren inbarianteekin aztertzea”.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitate-irakaskuntzan jardun zuen Buenos Aireseko Unibertsitate Nazionaleko Zientzia Zehatz eta Naturalen eta Ingeniaritzaren fakultatean.[4][5]

1960an, Sociedad Argentina de Cálculo sortu zuten zientzialari- eta irakasle-taldeko kidea izan zen, Manuel Sadoskyren zuzendaritzapean. Urte batzuk lehenago, testu hauxe idatzi zuen: «Elementos de Cálculo Diferencial e Integral/ diferentzial eta integraleko elementuak». Zientzietako eta ingeniaritzako ikasle aurreratuen artean oso hedatuta dago testu hori, eta askotan berrargitaratu da urteetan zehar.[6][7]

Zientzia Zehatz eta Naturalen Fakultateko Kalkulu Institutua (IC) 1959 inguruan sortu zen. Rebeca Guberrek 1960ko ekainaren 6an hartu zuen idazkaritza tekniko ardura. Handik hilabete gutxira, Clementina izeneko Argentinako ikerketa zientifikorako lehen konputagailua, ICn hasi zen lanean. Kalkulu-institutuko lanari buruz, Guberrek hauxe gogoratu zuen:[8]

1955. urtearen ondoren, Manuel Analisi I. mailako irakasle izatera pasatu zen eta ni lan praktikoetako buru izan nintzen. Kalkulu Institutua sortu zenean, Manuelek dei egin zidan eragiketen buru izateko. Lan handiko garaia izan zen, oso atsegina. Manuelek trazatu egiten zituen politikak, eta ni arduratzen nintzen dena zegokion moduan ateratzeaz. Hirurogeita hamar lagun maneiatu behar nituen.[9]

Aholkularitza-enpresa sortu, ikertzen jarraitzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966ko uztailaren 29an, 'Noche de los Bastones Largos' gauean, Argentinako Polizia Federalaren Hiri Ordenako Zuzendaritza Nagusiak hustu egin zituen ikasleek, irakasleek eta graduatuek okupatutako Buenos Aireseko Unibertsitateko (UBA) bost fakultate. Ondorioz, zientzialariak eta ikertzaileak asko banandu ziren institutu eta unibertsitateetatik. Zientzia Zehatz eta Naturalen Fakultateko Kalkulu Institutua ia eraitsi egin zen.[10] Rebeca Guberrek, Juan Ángel Chamerok eta David Jacovkisek uko egin zieten beren karguei, eta, Manuel Sadoskyren gidaritzapean, Asesores Científico-Técnicos aholkularitza-enpresa sortu zuten, neurri batean, erakundearen ikerketa- eta lan-ildoak erabat eten ez zitezen.[11][3][7] Aholkularitza-enpresa hori izan zen softwarearen garapenera bideratutako Argentinako lehen enpresa.[12]

Berreskuratze demokratikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berreskuratze demokratikoaren ondoren, 1983aren amaieran, Kudeaketa Operatiboko Idazkariorde aritu zen Manuel Sadoskyren kudeaketan Nazioaren Zientzia eta Teknologiaren Idazkaritzan, eta zeregin nabarmena izan zuen Argentinako zientziaren etapa berri horretan.[13] 2002. urtean REDES Zentroko bazkide sortzailea izan zen, CONICETi lotutako unitatea, Mario Albornozek 1996an sortutako REDES Talde Zibilaren esparru instituzionalean.[14][15]

Rebeca Guber eta haren lankide eta lagun Cecilia Berdichevski dira Argentinan informazioaren zientziak garatzen goiz jardun zuten emakumeetako batzuk.[4]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kalkulu Institutuko gela batek bere izena du.[16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Murió ayer una figura legendaria de la ciencia nacional, Rebeca Guber.. 2020.08.26.
  2. Rebeca Guber (1926-2020). RICYT 26 de agosto de 2020.
  3. a b Carolina Hadad. (2021.07.21). Detrás de Clementina: la historia de Rebeca Guber, pionera de la informática en la Argentina. Argentina ISSN 0325-0946.. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":0" defined multiple times with different content
  4. a b Pioneras informáticas rioplatenses. .
  5. Rebeca Guber. Centro de estudios sobre ciencia, tecnología y educación superior.
  6. Historias de las TIC en América Latina y el Caribe: Inicios, desarrollos y rupturas. Fundación Telefónica, 109 or. ISBN 9789802715282..
  7. a b Pablo M. Jacovkis. (2015ko ekaina). Manuel Sadosky y su impacto en la ciencia y en la política argentina. Universidad Nacional de Tres de Febrero. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Jacovkis" defined multiple times with different content
  8. ISSN http://untref.edu.ar/sitios/wp-content/uploads/sites/6/2015/06/Sadosky_v1.3_h6.pdf..
  9. (Ingelesez) Carnota, Raúl; Borches, Carlos. (2014-08-18). Manuel Sadosky: El sabio de la tribu. Libros del Zorzal ISBN 978-987-599-414-0. (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  10. «"Rebe" es Guber» www.informeindustrial.com.ar.
  11. Pablo Miguel Jacovkis. (2014). Matemática aplicada, computación, interdisciplina. .
  12. Manuel Sadosky - Precursor de la computación en nuestro país.. Facultad de Ciencias Exactas y Naturales - Universidad de Buenos Aires.
  13. Gaspar Grieco. (2015.06.18). Manuel Sadosky: la inteligencia más allá de la computación. Universidad Nacional de La Matanza.
  14. «Rebeca Guber (1926-2020) - Socia fundadora del Centro REDES» CENTRO DE ESTUDIOS SOBRE CIENCIA, DESARROLLO Y EDUCACIÓN SUPERIOR 27 de agosto de 2020.
  15. «Rebeca Guber - Recordatorio» Publicación web (Centro REDES).
  16. 7.2.1 Proyecto de Res. Consejo Directivo. 2017.11.06.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]