Luis Santaló

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Santaló
Lluís Santaló i Sors.jpg
(1986)
Unión Matemática Argentina (en) Itzuli acting president (en) Itzuli

1967 - 1968
José Babini (en) Itzuli - Alberto González Domínguez (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGirona1911ko urriaren 9a
Herrialdea Espainia
 Argentina
HeriotzaBuenos Aires2001eko azaroaren 22a (90 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Chicagoko Unibertsitatea
Princetongo Unibertsitatea
Hanburgoko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Tesi zuzendariaWilhelm Blaschke (en) Itzuli
Pedro Pineda y Gutiérrez (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Fernando Affentranger (en) Itzuli
Alberto Ayub (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Ikaslea(k)Úrsula María Molter (en) Itzuli
Guillermo Germán Roberto Keilhauer (en) Itzuli
Leticia Petrona Varela (en) Itzuli
Raúl Ernesto Luccioni (en) Itzuli
Ricardo José Noriega (en) Itzuli
Graciela Silvia Birman (en) Itzuli
Flora Mercedes Gutiérrez Giusti (en) Itzuli
Liliana Mabel Gysin (en) Itzuli
Ana Berenice Guerrero Gutierrez (en) Itzuli
Fausto Alfredo Toranzos (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Buenos Airesko Unibertsitatea
National University of the Littoral (en) Itzuli
La Platako Unibertsitate Nazionala
Jasotako sariak
KidetzaHistorical-Archaeological Section of the Institut d’Estudis Catalans (en) Itzuli
Academia Nacional de Educación (en) Itzuli

Luis Antonio Santaló Sors (Girona, Katalunia, 1911ko urriaren 9a - Buenos Aires, Argentina, 2001eko azaroaren 22a) katalan matematikaria eta ikertzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia Zehatzak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1935). Ikasketak egin ondoren, Hanburgon aritu zen lanean urtebetez Virgen Blázquez irakaslearekin, geometria integralaren alorrean. Espainiara itzuli zenean, bertako Gerra Zibila hasi zelarik, aire-armadan sartu behar izan zuen.

Gerra bukatuta, Argentinara joan zen, eta hamar urtez bizi izan zen han, Rosarion, Unibertsitateko Matematika Institutuan lan egiten. 1949an, Princetonera joan zen ikasketak sakontzera. Hurrengo urtean, Buenos Airesen jarri zen bizitzen, eta Zientzia Zehatzen Fakultatean hasi zen lanean. Energia Atomikoko Batzorde Nazionalean eta La Platako Unibertsitatean ere lan egin zuen.

XX. mendeko geometra handienetako bat izan da, eta nazioarteko aldizkari ospetsuenetan argitaratu dira bere ikerketa-lanaren emaitzak. Gainera, hogei bat liburu eta monografia argitaratu ditu, hala nola Historia de la Aeronáutica (1946), Introduction to Integral Geometry (1953), Geometrías no euclidianas (1961), Vectores y Tensores con sus aplicaciones (1977) eta Geometría Proyectiva (1966). Zenbait akademiatako kide eta unibertsitatetako doktore izendatu dute, eta sari asko jasotakoa da; 1983an, adibidez, Ikerkuntza Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]