Edukira joan

Regina Honu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Regina Agyare» orritik birbideratua)
Regina Honu

(2015)
Bizitza
JaiotzaAkkra, 1980(e)ko hamarkada (29/39 urte)
Herrialdea Ghana
Hezkuntza
HeziketaAshesi University (en) Itzuli
Holy Child High School, Ghana (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria
Jasotako sariak

Regina Honu (jaiotzez, Agyare) Ghanako software-garatzailea eta enpresaburua da. Gizartearekin, kulturarekin eta ingurumenarekin erlazionatutako problemen ebazpenean egiten du lan[1][2]. Software-garapenerako Soronko Solutions enpresa sortu zuen Ghanan.[3] Soronko akademia ireki zuen, haurrentzako eta gazteentzako lehen programazio eskola Mendebaldeko Afrikan, eta problemen soluzioa aurkitzeko unean gizakia ardatz duen diseinua irakasten duena. Honuk sari ugari jaso ditu, horien artean STEM arloan inspirazio handia sortzen duten 12 emakumeen zerrendarako izendatu zuen CNNk. Afrikan teknologia arloan eragin handia sortu duten 6 emakumeetako baten izendapena ere jaso du, eta garapen bidean dauden ekonomietan jarraitu beharreko hamar emakume enpresaburuetako bat da.

Hainbat plataformaren arreta jaso du: CNN African Voices[4], BBC[5], Deutsche Welle[6], Aljazeera[7] eta The Bill and Melinda Gates fundazioaren Impatient Optimist bloga[8]. CNNko African Start-Up katean egindako elkarrizketa batean, Ghanako guru teknologiko gisa aurkezten dute, teknologian diarduten emakumeen hurrengo belaunaldia garatu nahi duena.[4][9]

Honuren historia Sheryl Sandbergen "Lean In" liburuan argitaratu zen[10]. 2016an Vlisco Brand Ambassador izendatu zuten[11][12][13].

Hezkuntzaren lehen urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Regina Honu-k ezkondu aurretik Regina Fremah Agyare izena zuen. Lehen urteetan "Holy Child High School" eskolan ikasi zuen, eta bigarren hezkuntza Cape Coast hirian egin zuen. Gerora Ashesi Unibertsitatean ikasi zuen, Ghanan.[14][15]

Soronko Akademia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Regina Honu, neskei programatzen irakasten

Honuk Soronko fundazioa sortu zuen 2012an, eta Soronko Akademia 2017an, haurrei eta gazteei programatzen irakasteko, IKTetan trebatzeko eta gizakia ardatz duen diseinuan hezteko, Ghanan (Mendebaldeko Afrika).[16][17] Gazteei laguntzeko helburuarekin sortu zuen akademia, bereziki emakumeei, gizartean aurrera egiten laguntzeko beharrezkoa den teknologian eta softwarean trebatzeko eta genero-arrakala gainditzeko.[18][19] Haurrentzako eta gazteentzako Mendebaldeko Afrikan dagoen lehen programazio-eskola da, gizakia ardatz hartuta lan egiten duena.[20] 2021erako, bertan 20.000 emakumek eta neskak baino gehiagok ikasi dutela kalkulatzen da.[21][22]

Teknologiak neskak behar ditu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honu-k "Tech Needs Girls" mugimendua sortu zuen Ghanan. Teknologiarekin lotutako ikastaroetan neska ghanatar gehiagok parte hartzea da mugimenduaren helburua. Horretarako, neskei programazio-informatikoa irakasten zaie.[23][24]

"Soronko" akademiaren zuzendaria da, Mendebaldeko Afrikan gizakia ardatz duen lehen programazio-eskola, "Tech Needs Girls" programarekin batera. 3.500 neskatila baino gehiago gaitu ditu Ghanan eta Burkina Fason.[25][26]

2018an, Autismoaren Nazioarteko Eguneko ospakizunekin batera, Regina Honu Ghanako autismoaren enbaxadoreekin elkartu zen autismoari buruzko kontzientziazio-saio baterako.[27] Saioak autismoari buruzko kontzientzia sortzen lagundu zuen, eta autismoari laguntzeko aplikazio bat garatu zuten, autismoa duten haurren familiei haur horiek nola zaindu jakiteko adituen informazioa eskuratzeko aukera ematen diena.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Regina Honu, Rama merkaturatu zenean

2015ean ezkondu egin zen, eta geroztik Regina Honu izena du.[28]

Sariak eta lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aspen Institutuko New Voices Fellow, (2013).[29]
  • Munduko Foro Ekonomikoko Global Shapers komunitateko kidea (2013)[30]
  • GOOD Global Fellow, (2013)[31]
  • "ADA Awards, Recognising Top Girls and Women in Tech Worldwide" sarietan finalista, (2013)[32]
  • Ashoka Fellow, (2014)[33][34]
  • A Mandela Washington Fellow, Afrikako lider gazteen ekimena, (2014)[35]
  • "Ghana CSR Diary Awards" saria jaso zuen "Tech Needs Girls"-ek (2014).[36]
  • Vital Voices VV lead fellow da, Vital Voices Global Leadership Networkeko kide eta 100 emakume bikainetako burua (2014).[37]
  • "Tigo Reach For Change", aldaketaren lidertzaren aitortza[38][39]
  • "The Ghana Startup Awards" saria irabazi zuen, eta Soronko Solutions bere enpresak "Social Enterprise StartUp of the Year" saria, (2016).[40]
  • Ipar-mendebaldeko Unibertsitatearen "Buffett Award for Emerging Global Leaders" saria, teknologia arloan lidertza aitortzen duena (2017)[41]
  • Coca Colaren "Coca Cola young achievers award" saria, teknologian egindako ekarpenengatik, (2017)[42]
  • "JCI Ghana Outstanding Young Person" saria, egindako ekarpen zientifiko eta teknologikoengatik.[43][44]
  • 100 emakume (BBC), (2017)
  • AFS Global Citizen of the Year award (2018)[9]
  • "Women in Tech Global awards", Soronko academy, (2020)[45]
  • Haurren Eskubideen aldeko Nazio Batuen Batzordean, Aro Digitalean Haurren Eskubideak eguneratzeko Konbentzioan aholku-batzordean dago.[46][47]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Tech entrepreneur Regina Agyare | CNN Business» CNN 2014-03-26 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  2. (Ingelesez) Glitz top 100 inspirational women – Page 100 – Glitz Africa Magazine. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  3. (Alemanez) «Regina Honu. Founder of Soronko Solutions and the Soronko Foundation» www.tea-after-twelve.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  4. a b (Ingelesez) Breaking down barriers for women in tech | CNN Business. 2014-03-19 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  5. (Ingelesez) «Meeting Obama - Ghanaian entreprenuer speaks to BBCNewsday» New Voices Fellowship 2014-07-29 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  6. (Ingelesez) «Entrepreneur gets Ghanaian girls enthused about IT – DW – 06/23/2015» dw.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  7. (Ingelesez) «Fighting sexism in science and tech» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  8. (Ingelesez) «Bill & Melinda Gates Foundation to participate in the Swift African Regional Conference» Swift 2016-04-27 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  9. a b Leading Tech Innovation and Girl Empowerment in Ghana. Interview: Regina Honu. ASF Intercultural Programs.
  10. (Ingelesez) «Regina Agyare shares her Lean In story.» Lean In (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  11. (Ingelesez) «Regina Honu - Vlisco ambassadors - inspiring African women» Vlisco (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  12. (Ingelesez) Boateng, Kojo Akoto. (2016-07-20). «Soronko Solutions CEO Regina Honu thriving as Vlisco’s 2016 Ambassador» Citi 97.3 FM - Relevant Radio. Always (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  13. (Ingelesez) Arthur, Portia. (2016-03-09). «Vlisco unveils Queen of Technology as New 2016 Vlisco Ambassador for Ghana» Pulse Ghana (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  14. (Ingelesez) University, Ashesi. (2016-05-09). «Breaking Glass Ceilings for Women in Tech» Medium (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  15. (Ingelesez) Alumna Regina Honu ‘05 speaks on overcoming failure and creating impact – Ashesi University Foundation. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  16. «How Soronko Foundation championed women empowerment through Tech Needs Girls» web.archive.org 2018-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  17. (Alemanez) A Message from Soronko Academy – Grimme Lab. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  18. (Ingelesez) «Soronko Academy partners Rotary Club of Accra & Limburgerhof/Vorderpfalz for girls coding project - MyJoyOnline.com» www.myjoyonline.com 2020-04-28 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  19. (Ingelesez) «Soronko Academy trains 50 women in digital skills - MyJoyOnline.com» www.myjoyonline.com 2020-03-03 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  20. (Ingelesez) «Soronko Academy partners MasterCard Foundation to launch Digital Skills Assessment Tools - MyJoyOnline.com» www.myjoyonline.com 2020-05-12 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  21. (Ingelesez) «Quartz Africa Innovators 2021: Female innovators lead the way» Yahoo Finance (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  22. (Ingelesez) Thomas. «How Regina Honu teaches thousands of girls how to code and create technology in Ghana» AfricaX I Explore - Exchange - Experience - Engage (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  23. (Ingelesez) «Tech Needs Girls: A Ghanaian Tech Entrepreneur Challenging the Status Quo» World Bank (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  24. (Ingelesez) Shetechpreneurs. (2020-05-15). «Regina Honu: The Woman Leading Tech Needs Girls» Shetechpreneurs (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  25. (Ingelesez) bsd_admin. (2017-04-27). «Bridging the Gender Digital Divide in Africa» Mastercard Foundation (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  26. AFS Announces Two New Board Members: Regina Honu and Helmut Schuster. AFS Intercultural Programs.
  27. «Soronko Academy partners Autism Ambassadors ahead of Autism App launch - MyJoyOnline.com» web.archive.org 2018-09-26 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  28. (Ingelesez) Olapoju, Kolapo. (2015-12-26). «Regina Honu: I ended 2015 marrying the love of my life (30 days of Gratitude)» YNaija (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  29. (Ingelesez) «Regina Agyare» New Voices Fellowship 2020-01-03 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  30. (Ingelesez) «Global Shapers Alumni Network» Global Shapers (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  31. (Ingelesez) Simeone, Jennifer. (2013-09-05). «How to Teach Technology to Girls: Advice from Ghana» Ms. Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  32. (Ingelesez) Finalists for African Digital Woman of the Year Announced – Ada Awards. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  33. (Gaztelaniaz) «Regina Agyare | Ashoka | Everyone a Changemaker» www.ashoka.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  34. (Ingelesez) «Ashoka Fellows, Everyone a Changemaker» www.ashoka.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  35. Meet the Fellows: Regina Agyare. Young African Leaders Initiative.
  36. Integriti News Agency. (2014). Ghana CSR Diary Awards, Leading Socially Responsible Companies Awarded. https://www.modernghana.com/.
  37. (Ingelesez) vitalvoices270. (2017-02-05). «Celebrating Girls and ICT: The Great Equalizer in Global Development» Vital Voices (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  38. «Regina Agyare Honu's schedule for 2nd Africa Summit on Women and Girls in Technology» aswgt2018.sched.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  39. (Ingelesez) Odesomi, Omowumi. (2022-08-15). «Living An Impactful Life Through Technology: The Story Of Regina Honu» African Leadership Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  40. (Ingelesez) First Edition – Ghana Startup Awards. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  41. «Why Tech Needs Girls | Institute for Sustainability and Energy at Northwestern (ISEN)» isen.northwestern.edu (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  42. (Ingelesez) «Regina Honu On Challenging Gender Norms & Using Social Enterprise To Tackle Complex Problems In Africa» Impact Boom | Social Impact Blog & Podcast | Global Changemaker Community | Social Innovation, Enterprise, Design (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  43. «Regina Agyare: Ghanaian software developer and founder of Soronko Solutions | Biography, Facts, Information, Career, Wiki, Life» peoplepill.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  44. Dorcas Tiwaa Addai. (2016). #HERStory Regina Frema Honu- Breaking Boundaries in Software Developing. https://www.empowerwomen.org.
  45. (Ingelesez) «2020 Awards Ceremony» Women in Tech Global Awards (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  46. (Ingelesez) GTB. (2019-09-08). «Young Legends of Inspiration- Regina Agyare» Ghana Talks Business (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  47. (Ingelesez) Digitally Connected. A collaborative initiative between UNICEF and the Berkman Klein Center building upon a multi-year partnership for analyzing digital and social media growth and trends among children and youth globally.. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]