Nadia Comăneci
Nadia Elena Comăneci (ˈnadi.a koməˈnet͡ʃʲ ahoskatua; Onesti, Errumania, 1961eko azaroaren 12a -) errumaniar soinketalari ohia da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sekula izan den gimnasta onenetako bat (saio batean 10 puntu eskuratu zituen lehena) eta 1976ko Montrealgo Olinpiar Jokoetako izarra izan zen: hiru urrezko domina, eta zilarrezko zein brontzezko bana. Lau urte geroago, Moskuko Olinpiar Jokoetan, urrezko bi domina eta zilarrezko beste bi eskuratu zituen.
1989an, ihes egin zuen Errumaniatik, eta orduz geroztik Ipar Ameriketan bizi da. Azken urteotan, osasun-arazo larriak izan ditu, eta salaketa gogorrak egin ditu goi mailako gimnasian erabiltzen diren metodoen aurka.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nadia Comăneci ![]() |
- Nadia Comaneci Olimpicgames.wikispaces.com
Kategoriak:
- 1961eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Errumaniako gimnastak
- Emakume gimnasta artistikoak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak gimnastikan
- Iheslariak
- Bacău konderriko jendea
- 1980ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1980ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak