Reinaldo Arenas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Reinaldo Arenas
Reinaldo Arenas (Elliot Madore) (33455638476).jpg
Bizitza
Izen osoa Reinaldo Arenas Fuentes
Jaiotza Aguas Claras Itzuli1943ko uztailaren  16a
Herrialdea  Kuba
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza New York1990eko abenduaren  7a (47 urte)
Heriotza modua suizidioa: droga-gaindosia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta, antzerkigilea, liburuzaina eta eleberrigilea
Lan nabarmenak Before Night Falls Itzuli
Jasotako sariak
IMDb nm0034297

Reinaldo Arenas Fuentes (Aguas Claras, Kuba, 1943ko uztailaren 16a - New York, AEB, 1990eko abenduaren 7a) gaztelaniaz idatzi zuen idazle kubatarra izan zen: nobelagile, poeta eta antzerki idazlea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arenas nekazari-ingurunean jaio zen, Oriente probintzian, baina familia laster jarri zen bizitzen Holguín hirian. Gaztetan Fulgencio Batistaren diktaduraren kontra agertu zen, eta altxamendu eta iraultza kubatarrean parte hartu zuen horregatik[1].

Idazteari 13 urterekin ekin zion, eta Virgilio Piñera eta Jose Lezama Lima izan zituen maisu. Argitaratzen hasi orduko jasan zuen Alderdi Komunistaren zentsura ("El mundo alucinante" liburuagatik). Kuban homosexualitatea zigortzen zen garai batean, aginteak jazarria izan zen Arenas.

1973an, kontrairaultzaile izatea egotzita giltzapetu egin zuten. Askatu ondoren, Kubatik ihes egiten saiatu zen, bai pneumatiko baten gainean, bai Guantanamotik, non ia-ia metrailatuta hil zuten.

1980an, pasaporte faltsu bat lortu eta Kubatik ihes egin zuen. Kubako orduko erbesteratu gehienek bezala, AEBetako Floridan, Miami hirian, jarri zen bizitzan. Hala ere, intelektual ugarik ez zioten kasu egin; segituan ohartu zen Miamin dirurik gabeko erbesteratu bat hutsaren hurrengoa besterik ez zela.

Alde batetik bestera ibili eta gero, 1990ko abenduaren 7an, New York hirian "Antes que anochezca" autobiografia idatzi eta egun gutxitara, bere buruaz beste egin zuen. Liburu horretan dago oinarritua Before Night Falls 2000. urteko filma.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1967: Celestino antes del alba
  • 1969: El mundo alucinante
  • 1980: El palacio de las blanquísimas mofetas
  • 1980: La vieja Rosa
  • 1982: Otra vez el mar
  • 1984: Arturo, la estrella más brillante
  • 1987: La loma del ángel
  • 1988: El asalto
  • 1989: El portero
  • 1990: Viaje a La Habana
  • 1999: El color del verano o Nuevo Jardín de las Delicias

Autobiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1992: Antes que anochezca (hil ondoren argitaratua)

Narratiba laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1972: Con los ojos cerrados
  • 1981: Termina el desfile

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1981: El central
  • 1989: Voluntad de vivir manifestándose
  • 2001: Inferno, olerki guztien antologia.

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1986: Necesidad de Libertad (askatasun beharra)

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1986: Persecución (izen hori berori duten 5 lanen bilduma)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  metropolitan. . .: Reynaldo Arenas . Noiz kontsultatua: 2018-07-17 .