Renata Tebaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Renata Tebaldi
Renata Tebaldi Madame Butterfly Bell Telephone Hour.JPG
Bizitza
Jaiotza Pesaro1922ko otsailaren 1a
Herrialdea  Italia
Heriotza San Marino2004ko abenduaren 19a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Irakaslea(k) Carmen Melis
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta opera abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Ahots mota sopranoa
IMDb nm0853636

Renata Ersilia Clotilde Tebaldi (Pesaro, 1922ko otsailaren 1a - San Marino, 2004ko abenduaren 19a) italiar sopranoa izan zen. Parmako eta Pesaroko Kontserbatorioan Kantu ikasketak egin ondoren, 1944an debuta egin zuen Parman eta Triesten Rovigo lanarekin. Toscaninik Milango Scalaren berrikuntza-kontzerturako deitu zion 1946an. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Milango Operako izarretako bat izan zen 1954. urtera arte. Europako antzoki liriko nagusietan (Londresko Covent Garden, Parisko Opera) eta Ameriketakoetan (San Frantziskoko Opera, Buenos Airesko Colón Antzokia) aritu zen kantatzen. 1955ean Milango Scala utzi zuen, eta New Yorkeko Metropolitanera joan zen, eta han egon zen 1973. urtera arte. Ahots eder eta indartsua zuen, eta XIX. mendeko Italiako errepertorio lirikoko interprete nagusietako bat izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renata Tebaldi Aldatu lotura Wikidatan