Reservoir Dogs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Reservoir Dogs
Emblem-multimedia.svg
Filma
Jatorrizko izena Reservoir Dogs
Urtea 1992
Generoa lapurreta filma
flashback filma
Zinema beltza
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 95 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Los Angeles
Narratibaren kokalekua Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Quentin Tarantino
Gidoigilea(k) Quentin Tarantino
Antzezlea(k)
Harvey Keitel
Tim Roth
Chris Penn
Steve Buscemi
Lawrence Tierney
Michael Madsen
Quentin Tarantino
Edward Bunker
Kirk Baltz
Lawrence Bender
Randy Brooks
Steven Wright











Ekoizpena
Ekoizlea Lawrence Bender
Harvey Keitel

Konpainia ekoizlea Artisan Entertainment
Ekoizle eragilea Monte Hellman
Richard N. Gladstein
Ronna B. Wallace
Edizioa Sally Menke
Argazki-zuzendaria Andrzej Sekuła
Kanpo loturak
http://www.miramax.com/movie/reservoir-dogs

Reservoir Dogs 1992an Quentin Tarantinok zuzendutako lehen filma da. Tarantinoren ikurra bihurtu diren hizpideak eta estetika -bortizkeria, pop kultura, elkarrizketa aparta eta saltokako istorioa- jada agertzen dira.

Tarantino Los Angelesko bideo denda batean zegoen lanean garai horretan, eta 30.000 dolarreko aurrekontuarekin, lagunen arteko filma izatekoa zen. Hala ere, gidoia Harvey Keitel aktorearengana heldu zen, eta bertan agertzeko ez ezik, ekoizteko ere prest suertatu zen. Haren laguntzarekin, 1.200.000 dolarreko aurrekontua izatera iritsi zen filma, ederra independente moduan egiteko, baina Hollywoodeko ekoizpen arruntaren aldean erabat eskasa.

Filma zinema independentearen mugarria izan da estreinalditik, kultuzko filma bilakatuz. Sundanceko Zinemaldian eman zenean, New York Daily News egunkariko kritikariaren hitzetan: "Jendea ez zegoen prest. Ez zekiten zer esan. Lehen filmeko hurbiltzen ari den trenaren aurrean bagina bezala sentitu ginen".

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Antolatutako talde bat enpresa batean lapurreta egin eta handik diamante batzuk eramateko kontratua izango da. Baina, ustekabean alarmak jo aurretik jada polizia bertaratuko da. Taldekideetako batzuk poliziarekin izandako tiroketan hilko dira eta gainontzekoak aurretik hitzartutako lekuan bilduko dira.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak Reservoir Dogs: Original Motion Picture Soundtrack du izena eta honako abestiak ditu:

  1. "And Now Little Green Bag..." (Steven Wright)
  2. "Little Green Bag" (The George Baker Selection)
  3. "Rock Flock of Five" (Steven Wright)
  4. "Hooked on a Feeling" (Blue Swede)
  5. "Bohemiath" (Steven Wright)
  6. "I Gotcha" (Joe Tex)
  7. "Magic Carpet Ride" (Bedlam)
  8. "Madonna Speech" (Quentin Tarantino, Edward Bunker eta Harvey Keitel)
  9. "Fool for Love" (Sandy Rogers)
  10. "Super Sounds" (Steven Wright)
  11. "Stuck in the Middle With You" (Stealers Wheel)
  12. "Harvest Moon" (Bedlam)
  13. "Let's Get A Taco" (Harvey Keitel eta Tim Roth)
  14. "Keep on Truckin'" (Steven Wright)
  15. "Coconut" (Harry Nilsson)
  16. "Home of Rock" (Steven Wright)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]