The Hateful Eight
The Hateful Eight (euskaraz Zortzi gorrotagarriak) Quentin Tarantino estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak 2015ean zuzendu eta idatzitako western filma da. Samuel L. Jackson, Kurt Russell, Jennifer Jason Leigh, Walton Goggins, Demián Bichir, Tim Roth, Michael Madsen eta Bruce Dern aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEBetako Gerra Zibila ondoren, zaldi-gurdi bat Wyomingo lautada haizetsuetan barna doa, bidaiariok daramatzala: John Ruth urkatzailea (Kurt Russell) borrero eta sari-ehiztaria eta haren zainpeko Daisy Domergue presoa (Jennifer Jason Leigh). Zaldi-gurdia Red Rock herrira doa, bertan Ruthek hilketaz salatua justiziaren aurretik igaro dadin. Bidean bi gizon topatu dituzte: Marquis Warren maiorra (Samuel L. Jackson), Batasuneko soldadu beltz ohia, eta Chris Mannix (Walton Goggins), Hegoaldeko desertorea. Elurte baten erdian galdurik, Ruth, Domergue, Warren eta Mannexek Minnieren dendan aterpe hartu dute. Bertan beste lau ezezagun topatu dituzte: Bob mexikarra (Demian Bichir), Oswaldo Mobray (Tim Roth), Joe Gage (Michael Madsen) eta Sanford Smithers jeneral konfederatu ohia (Bruce Dern). Ekaitza mendira hurbiltzen ari den heinean, zortzi bidaiariak beharbada Red Rockera ez direla iritsiko jabetzen hasi dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zortzi gorrotagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Samuel L. Jackson: Marquis Warren maiorra, sari-ehiztaria
- Kurt Russell: John Ruth, urkatzailea
- Jennifer Jason Leigh: Daisy Domergue, presoa
- Walton Goggins: Chris Mannix, sheriffa
- Demian Bichir: Bob, mexikarra
- Tim Roth: Oswaldo Mobray, gizontxoa
- Michael Madsen: Joe Gage, cowboya
- Bruce Dern: Sanford Smithers jeneral konfederatua
Gainontzekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Channing Tatum: Jakiteke
- James Parks: O. B. Jackson
- Dana Gourrier: Minnie
- Zoë Bell: Judy Sei-Zaldi
- Michael Badalucco: Marsh Austin
- Gene Jones: Dave Xamurra
- Keith Jefferson: Charly
- Lee Horsley: Ed
- Craig Stark: Jakiteke
- Belinda Owino: Gemma
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015eko filmak
- Quentin Tarantinok zuzendutako filmak
- Quentin Tarantinok idatzitako filmak
- Samuel L. Jacksonek antzeztutako filmak
- Kurt Russellek antzeztutako filmak
- Jennifer Jason Leighek antzeztutako filmak
- Walton Gogginsek antzeztutako filmak
- Demián Bichirrek antzeztutako filmak
- Tim Rothek antzeztutako filmak
- Michael Madsenek antzeztutako filmak
- Bruce Dernek antzeztutako filmak
- James Parksek antzeztutako filmak
- Channing Tatumek antzeztutako filmak
- Zoë Bellek antzeztutako filmak
- Lee Horsleyk antzeztutako filmak
- Gene Jonesek antzeztutako filmak
- Quentin Tarantinok antzeztutako filmak
- Stacey Sherrek ekoitzitako filmak
- Bob Weinsteinek ekoitzitako filmak
- Harvey Weinsteinek ekoitzitako filmak
- The Weinstein Companyk ekoitzitako filmak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Western filmak
- Ennio Morriconeren soinu bandadun filmak
- Narrazio ez linealeko filmak
- Wyomingen girotutako filmak
- BAFTA film saridunak