Reservoir Dogs
Reservoir Dogs 1992an Quentin Tarantinok zuzendutako lehen filma da. Tarantinoren ikurra bihurtu diren hizpideak eta estetika -bortizkeria, pop kultura, elkarrizketa aparta eta saltokako istorioa- jada agertzen dira.
Tarantino Los Angelesko bideo denda batean zegoen lanean garai horretan, eta 30.000 dolarreko aurrekontuarekin, lagunen arteko filma izatekoa zen. Hala ere, gidoia Harvey Keitel aktorearengana heldu zen, eta bertan agertzeko ez ezik, ekoizteko ere prest suertatu zen. Haren laguntzarekin, 1.200.000 dolarreko aurrekontua izatera iritsi zen filma, ederra independente moduan egiteko, baina Hollywoodeko ekoizpen arruntaren aldean erabat eskasa.
Filma zinema independentearen mugarria izan da estreinalditik, kultuzko filma bilakatuz. Sundanceko Zinemaldian eman zenean, New York Daily News egunkariko kritikariaren hitzetan: "Jendea ez zegoen prest. Ez zekiten zer esan. Lehen filmeko hurbiltzen ari den trenaren aurrean bagina bezala sentitu ginen".
Taldekideak kolore ezizenak izateko Tarantino The Taking of Pelham One Two Three (1974) filmean oinarritu zen, hartan ere taldekideek kolore ezizenak baizituzten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antolatutako talde bat enpresa batean lapurreta egin eta handik diamante batzuk eramateko kontratua izango da. Baina, ustekabean alarmak jo aurretik jada polizia bertaratuko da. Taldekideetako batzuk poliziarekin izandako tiroketan hilko dira eta gainontzekoak aurretik hitzartutako lekuan bilduko dira.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Harvey Keitel — Jaun Zuria / Larry Dimmick
- Tim Roth — Jaun Laranja / Freddy Newandyke
- Michael Madsen — Jaun Ilehoria / Vic Vega
- Steve Buscemi — Jaun Arrosa
- Chris Penn — Eddie "tipo jator" Cabot
- Lawrence Tierney — Joe Cabot
- Edward Bunker — Jaun Urdina
- Quentin Tarantino — Jaun Marroia
- Randy Brooks — Holdaway
- Kirk Baltz — Marvin Nash
- Steven Wright — K-Billy DJ-a (ahotsa)
- Michael Sottile — Teddy
Soinu banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumak Reservoir Dogs: Original Motion Picture Soundtrack du izena eta honako abestiak ditu:
- "And Now Little Green Bag..." (Steven Wright)
- "Little Green Bag" (The George Baker Selection)
- "Rock Flock of Five" (Steven Wright)
- "Hooked on a Feeling" (Blue Swede)
- "Bohemiath" (Steven Wright)
- "I Gotcha" (Joe Tex)
- "Magic Carpet Ride" (Bedlam)
- "Madonna Speech" (Quentin Tarantino, Edward Bunker eta Harvey Keitel)
- "Fool for Love" (Sandy Rogers)
- "Super Sounds" (Steven Wright)
- "Stuck in the Middle With You" (Stealers Wheel)
- "Harvest Moon" (Bedlam)
- "Let's Get A Taco" (Harvey Keitel eta Tim Roth)
- "Keep on Truckin'" (Steven Wright)
- "Coconut" (Harry Nilsson)
- "Home of Rock" (Steven Wright)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Reservoir Dogs filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- Reservoir Dogs filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- 1992ko filmak
- Quentin Tarantinok zuzendutako filmak
- Quentin Tarantinok idatzitako filmak
- Harvey Keitelek antzeztutako filmak
- Tim Rothek antzeztutako filmak
- Chris Pennek antzeztutako filmak
- Steve Buscemik antzeztutako filmak
- Lawrence Tierneyk antzeztutako filmak
- Michael Madsenek antzeztutako filmak
- Quentin Tarantinok antzeztutako filmak
- Edward Bunkerrek antzeztutako filmak
- Lawrence Benderrek antzeztutako filmak
- Randy Brooksek antzeztutako filmak
- Burr Steersek antzeztutako filmak
- David Steenek antzeztutako filmak
- Lawrence Benderrek ekoitzitako filmak
- Harvey Keitelek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Ekintza filmak
- Lapurreta filmak
- Los Angelesen girotutako filmak
- Kultuzko filmak
- Film independenteak
- Lizunkeriari buruzko eztabaidak filmetan