Richard Parkes Bonington

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Richard Parkes Bonington
Richard Parkes Bonington by Margaret Sarah Carpenter (née Geddes).jpg
Bizitza
Jaiotza Arnold1802ko urriaren 25a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1828ko irailaren 23a (25 urte)
Hobiratze lekua Kensal Greengo hilerria
Heriotza modua berezko heriotza (tuberkulosia)
Hezkuntza
Heziketa Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) François Louis Thomas Francia
Lanbidea
Lanbidea margolaria

Richard Parkes Bonnington (Arnold, Nottingham ondoan, Ingalaterra, 1802ko urriaren 25a - Londres, Ingalaterra, 1828ko irailaren 23a) pintore ingelesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian hezia, Grosen ikaslea izan zen eta Delacroixen laguna. 1825ean Londresa joan zen Delacroixekin, eta Turnerren estiloak eragin handia izan zuen harengan. Gero, 1826 urtean, Veneziara joanik, distira handiagoa ezarri zuen bere koadroetan: "Veneziako ikuspegia".

Landscape near Qilleboeuf (1824-1825, "Qilleboeuf ondoko paisaia"), Bonningtonen margolan bat.

Erdi Aroa gaitzat duten lanetan Veneziako pintoreen eragina nabarmena da: "Frantzisko I.a eta Nafarroako erregina". Sortaldeak ere erakarri zuen: "Odaliska palmondoen azpian" (1827). Paisaietan ere gailen ageri da:"San Marko plaza", "Versalles parkea".

Eragin handia izan zuen paisaia-pintore frantsesengan, eta inpresionisten aitzindari urrun gisa har daiteke. Oso denbora gutxian (26 urterekin hil baitzen) sentikortasun guztiz pertsonala erakutsi zuen paisaiarekiko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]