Risky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Risky euskal haur eta gazte literaturako hainbat liburutako protagonista dugu. Horiez gain beste liburu batzuetan ere ageri da, protagonista nagusia izan ez arren. Hauen guztien idazlea Joxemari Iturralde (Tolosa, Gipuzkoa, 1951ko urriaren 20a) dugu, beraz, hau bera da Risky pertsonaiaren sortzailea. Idazleak berak, haurtzaroko oroitzapenez baliatuz sortu zuen. Liburuak hainbat argitaletxek argitaratuak dira. Horiek Pamiela, Elkar, Erein eta Ibaizabal dira. Gainera, ilustratzaileak, argitaletxe batetik bestera aldatu egiten dira. Horietako batean, Erein argitaletxean zehazki, ilustratzailea aldatu egiten da kontakizun batetik bestera.

Riskyren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Risky lagun asko dituen haurra da, beraiekin oso ondo pasatzen duena. 12-13 urte ditu. Uneoro jolasean dabil, gorroto baitu aspertzea. Aspertzen den jendea ez du batere gustuko, beti pozik eta alai dagoen jendea baizik.[1]

Bere koadrila mutilez soilik dago osatua, nahiz eta hau ez duen oso gogoko. Neskekin gutxi elkartzen badira ere, haietako batekin zeharo maiteminduta dago eta haren izena entzun ere ezin du egin, oso urduri jartzen baita. Anuxka da neska horren izena.[2] Baina hori ez da liburu guztietan gertatzen eta gertatzen den horietan, Anuxkak ez dio kasu zipitzik egiten. Heltzen doan ahala, bakoitzak bere bidea egiten du.

Lagunartean ibiltzen da beti, eta besteek egiten dutenari jarraitzen dio. Ez da taldeko liderra inolaz ere, barrabaskeri, bihurrikeri nahiz ekintza orotan parte hartzen baitu, baina modu pasibo batean. Bat gehiago da taldean.[3]

Liburuen zerrenda, argitaletxeen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pamiela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pamiela argitaletxeari dagokionean, Joxemari Iturraldek idatziak eta Pedro Osés (Iruñea, 1942) ilustratzaileak ilustratuak dira liburuak, eta Tamaina Ttikia bilduma osatzen dute. Honakoak lirateke, zaharrenetik berrienera:

- Ijitoak dauzkat nire etxean (1988)

- Sute handi bat ene bihotzean (1994)

- Frantzian je t'aime esaten dute (2011)

Erein[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erein argitaletxeari so eginez, idazlea berbera izan arren, ilustratzailea ezberdina da liburu bakoitzean. Auskalo Bumeran bildumak biltzen dituenetan, lehenengoa Antton Olariagak (Usurbil, 1946) ilustratu zuen, bigarrena Jon Zabaletak (Hernani, 1950) ilustratu zuen bitartean. Hauek dira bilduma hau osatzen dutenak:

- Lau bizikleta urrutira joateko (1994)

- Risky, zaude geldirik (2001)

Hauez gain, beste bilduma bat ere bada, Igelio Igela izenekoa. Honetan, berriz ere, Antton Olariagak hartu zuen ilustrazioak egiteko lana.

- Londresen nago aitonarekin (1998)

Ibaizabal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaizabal argitaletxe ezaguna dugu. Honetan, ilustratzailea Marcos San Blas dugu. Bildumari dagokionez, Ekin izenekoa da liburu hauek jasotzen dituena:

- Lehen amodioa Suedian (1997)

- Kaliforniako neskak (2000)

Elkar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau dugu Riskyren istorio gehien argitaratu dituen argitaletxea. Bost liburuk osatzen dute bilduma hau, Xagu Xar izenekoa, eta denetan Iñaki Martiarena "Mattin" (Donostia, 1967) dugu. Hementxe haien izenburuak:

- Risky eta bere lagunak (2000)

- Riskyren bihurrikeriak (2001)

- Riskyren barrabaskeriak (2002)

- Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed (2007)

- Riskyren ipuin politenak (2009)

Joxemari Iturralderen inguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joxemari Iturralderen inspirazio iturri nagusiena bere iragana da, bertan bizitako bizipenak oinarritzat hartuta. Risky pertsonaia adibidez, orain dela 26 urte sortu zuen eta liburu gehienetan 12 edo 13 urterekin azaltzen da. Pertsonaia hau sortu zuen garaia eta oraina alderatzen baditugu, ez dute zerikusirik elkarren artean. Garai hartan ez zegoen Interneta edota gazteen arteko harremanak ez ziren “txat”eoan oinarritzen, aurrez aurreko harremanak eta kaleko gertaerak baitziren garrantzizkioenak.

Bernardo Atxagak eragin handia izan zuen bere literaturaren ibilbidean. 17 urterekin, elkar ezagutu zuten Tolosan eta oso lagunak egin ziren segituan. Elkar laguntzeaz gain, testuak, iritziak, irakurgaiak…elkartrukatzen zituzten.

Egunean ez ditu 15 lerro baino gehiago idazten eta denbora asko eskeintzen dio gustuko dituen autoreen liburuen irakurketari. Ez zaizkio denbora gutxian liburu asko argitaratzen dituzten idazleak gustatzen eta sariak, jerarkiak…gorroto ditu.

Berarentzat, literatura ikaskuntza da, bizimodua. Berak dioen bezela, ez dago presarik, ez dago geratzerik.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   , http://www.basqueliterature.com/es/Katalogoak/egileak/iturralde .
  2.   Iturralde, Joxemari Risky eta bere lagunak Elkar 5. orrialdea ISBN 84-8331-706-0 .
  3.   Iturralde, Joxemari Risky eta bere lagunak Elkar 6. orrialdea ISBN 84-8331-706-0 .
  4.   , http://www.basqueliterature.com/es/Katalogoak/egileak/iturralde .

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Ijitoak dauzkat nire etxean-

- Sute handi bat ene bihotzean (1994)

- Frantzian je t'aime esaten dute (2011)

- Lau bizikleta urrutira joateko (1994)

- Risky, zaude geldirik (2001)

- Londresen nago aitonarekin (1998)

- Lehen amodioa Suedian (1997)

- Kaliforniako neskak (2000)

- Risky eta bere lagunak (2000)

- Riskyren bihurrikeriak (2001)

- Riskyren barrabaskeriak (2002)

- Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed (2007)

- Riskyren ipuin politenak (2009)