Robert Wyatt
Robert Wyatt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Robert Wyatt Ellidge |
Jaiotza | Bristol, 1945eko urtarrilaren 28a (79 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Bristol |
Familia | |
Ama | Honor Wyatt |
Ezkontidea(k) | Alfreda Benge (en) (1974ko ekainaren 26a - |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Simon Langton Grammar School for Boys (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bateria-jotzailea, abeslaria, musikagilea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Canterbury scene (en) |
Kidetza | Soft Machine (en) |
Genero artistikoa | rock |
Musika instrumentua | bateria tronpeta ahotsa |
Diskoetxea | Virgin Records Domino Recording Company (en) |
strongcomet.com… | |
Robert Wyatt (jaiotzez Robert Wyatt-Ellidge, 1945eko urtarrilaren 28a) musikari ingeles erretiratua da.[1] Soft Machine eta Matching Mole musika banda garrantzitsuen sortzaileetako bat. Hasiera batean, bateria-jotzailea izan zen, paraplegiko bihurtu baino lehen. Izan ere, 1973an leiho batetik erori ondoren elbarrituta geratu zen. Istripuaren ondorioz, alde batera utzi zuen banda-lana, beste instrumentu batzuk esploratu zituen eta bakarka hasi zen, eta horrela aritu zen berrogei urtez.[1]
Britainia Handiko jazz-fusioaren, psikodeliaren eta rock progresiboaren prestakuntza-urteetan, egile garrantzitsua izan zen Wyatt. Gero eta politizatuagoa 1970eko hamarkadaren erdialdetik aurrera. Bere bakarkako musikak musika-eremu berezi bat bete du.
Wyatt erretiratu egin zen bere karrera musikaletik 2014. urtean: "harrotasun bat dago [gelditzean], ez dut nahi [musika]k alde egitea".[2] Alfreda Benge margolari eta konpositore ingelesarekin ezkonduta dago.
Euskal musikan oihartzuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Robert Wyatten "The Age of Self" abestiaren euskarazko bertsioa[3] argitaratu zuen Ruper Ordorikak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b John Dougan. Robert Wyatt – Biography – AllMusic. .
- ↑ Robert Wyatt: "I've stopped making music". .
- ↑ «The Age of Self» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).