Roberto Laiseka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Roberto Laiseka
Bizitza
Jaiotza Gernika-Lumo1969ko ekainaren 17a (48 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lanbidea
Lanbidea txirrindularia
Pisua 63±0 kilogramo
Altuera 184 zentimetro

Roberto Laiseka Jaio (Gernika, Bizkaia, 1969ko ekainaren 17a - ) euskal txirrindularia izandakoa da.

1994an debutatu zuen txirrindularitza profesionalean Euskaltel-Euskadi taldearekin, eta bertan izan zen erretiratu arte. Txirrindularizale artean ospetsuenetarikoa eta idoloa zen. 2006an Italiako Giroan jausi, min hartu eta ondo berreskuratzea lortu ez zuenez erretiratu egin zen hurrengo urtean.

30 urte bete arte ez zuen lorpen handirik izan, baina orduz geroztik eskalatzaileen artean nabarmendu zen eta irabazi zituen etapa guztiak mendiko etapetan izan ziren. Horien artean 2001eko Frantziako Tourrean Luz Ardidenen bukatu zuen etapa.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Lasterketa
1999 Espainiako Itzulia - Etapa bat
2000 Espainiako Itzulia - Etapa bat
2001 Frantziako Tourra - Etapa bat
2004 Suitzako Itzulia - Mendiko sailkapen nagusia
2004 Euskal Bizikleta - Etapa bat
2005 Espainiako Itzulia - Etapa bat

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea
1994-2006 Euskaltel-Euskadi