Edukira joan

Roger de Bussy-Rabutin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roger de Bussy-Rabutin

3. seat 20 of the Académie française (en) Itzuli

1665 - 1693ko apirilaren 9a
Nicolas Perrot d'Ablancourt (en) Itzuli - Jean-Paul Bignon (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaEpiry1618ko apirilaren 13a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaAutun1693ko apirilaren 9a (74 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Louise de Rouville (en) Itzuli  (1650 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, militarra, gortesaua eta filosofoa
KidetzaFrantses Akademia
Zerbitzu militarra
GraduaLieutenant General (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakHogeita Hamar Urteko Gerra
Franko-espainiar Gerra

Roger de Rabutin, Bussyko kondea, Bussy-Rabotin deitua (Epiry, 1618ko apirilaren 13aAutun, 1693ko apirilaren 9a) frantziar idazlea izan zen.

Borgoinako nobleziako familia batean jaio zen eta Autungo jesuiten eskolan eta Clermonteko ikastetxean ikasi zuen. Hamasei urterekin ikasketak utzi eta armadan sartu zen, eta zenbait kanpaina militarretan parte hartu zuen. 1641ean Richelieuk Bastillera bidali zuen bere eginbeharren zabarkeriagatik.

1640ko hamarkadan Luis II.a Borboi-Condékoarekin borrokatu zuen Katalunian. Hasieran Condérekin bat egin zuen Frondan, baina gero erregearen aldera aldatu zen. Flandesen ere borrokatu zen Turennerekin batera. Hala ere, harrokeria zuen, bere izaera liskartsuak eta abesti difamatorioak konposatzeko ohiturak pertsonaia garrantzitsu askorekin eman zioten izena.

1659an bere jabetzetan giltzapetu behar izan zuen Aste Santuan orgia batean parte hartzeagatik eskandalu bat sortu zuenean. Han idatzi zuen Histoire amoureuse des Gaules ospetsua, gorteko damen azpijokoak kontatzen zituena. Erregea haserretu egin zen eta 1665ean Bastillera bidali zuen. Urtebete baino gehiago eman zuen han, eta, ondoren, beste 27 urtez egon zen bere jabetzetan erbesteratuta. 1665ean Frantses Akademiako kide hautatu zuten. Sevignéko markesaren lehengusua izan zen, eta gutun ugari idatzi zituen harekin.

  • Histoire amoureuse des Gaules (1666), suivie des Romans historico-satiriques du xviie siècle, Paris : Jean-Augustin Grangé, 1754.
  • Carte géographique de la cour et autres galanteries, Cologne : Pierre Marteau, 1668.
  • Mémoires, Paris : J. Anisson, 1696. Édition moderne présentée, établie et annotée par Daniel-Henri Vincent, Le Temps retrouvé, Mercure de France, 2010, (ISBN 978-2-7152-2949-5)
  • Lettres de messire Roger de Rabutin, comte de Bussy, Paris : F. Delaulne, 1720.
  • Discours à sa famille. Manuscrit [archive] Édition moderne préfacée par Yves Coirault, Précy-sous-Thill : Armançon, 2000, (ISBN 2-84479-015-1).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]