Rosalind Pitt-Rivers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosalind Pitt-Rivers
Bizitza
JaiotzaLondres1907ko martxoaren 4a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaHinton St Mary (en) Itzuli1990eko urtarrilaren 14a (82 urte)
Familia
AitaAnthony Morton Henley
AmaSylvia Laura Stanley
Ezkontidea(k)George Fox-Pitt-Rivers (en) Itzuli  (1931, 1931ko urriaren 14a -  1937)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBedford College
Notting Hill and Ealing High School (en) Itzuli
Royal Holloway, University of London (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria eta kimikaria
Enplegatzailea(k)National Institute for Medical Research (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Royal College of Physicians, London (en) Itzuli

Rosalind Pitt-Rivers[1] (Londres, 1907ko martxoaren 4a - 1990eko urtarrilaren 14a) biokimikari britainiarra zen.[2] Tiroideen Europako Elkarteko bigarren presidentea izan zen 1971n. Jean Rocheren ondorengoa izan zen eta Jack Grossek jarraitu zion postu horretan, triiodotironina (T3) hormona tiroideoaren aurkikuntzarekin hertsiki lotutako hiru izenak.[3][4]

Hezkuntza eta lehen garaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitt-Rivers "Rosalind Venetia Henley" izenarekin jaio zen 1907ko martxoaren 4an Londresen. Anthony Morton Henleyren (1873-1925), 5th Royal Irish Lancers-eko kapitaina, eta bere emaztea Sylvia Laura Stanleyren (1882-1980) lau alabetatik zaharrena izan zen.[5] Bere aita Anthony Henleyren, 3. Henley baroia, hirugarren semea izan zen,[6] eta ama, Edward Stanleyren, Alderleyko 4. Stanley baroiaren alaba.[2]

Hasiera batean etxean hezi zen eta geroago Notting Hill & Ealing High School-en, hamahiru urte zituela. Kimikarekiko interesa hamabi urterekin sortu zitzaion, osaba batek kimikako set bat oparitu zionean.[1] Geroago, Londresko Bedford Collegen ikasi zuen, non 1930ean Zientzietako lizentziatura eman zioten, lehen mailako ohoreekin, eta 1931. urtean maisutza.[2][7]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931. urtean George Pitt-Rivers (1890-1966) antropologo eta eugenista eta Augustus Pitt Riversen (1827-1900) bilobarekin ezkondu zen bigarren emazte gisa. Honek bere izena daraman antropologia museoa sortu zuen Oxforden. Senarraren lehen ezkontzako bi haurren amaorde bihurtu zen, Michael eta Julian. Seme bat erditu zuen, Anthony, 1932an, baina ezkontza 1937an desegin zen.[2][7][8]

Ezkonduta zegoela, senarra gero eta pro-eugenista eta antisemita sutsuagoa bihurtu zen, eugenista alemaniarrengana hurbildu eta Mussolini eta Hitler goraipatu zituen. 1940an Londresko Dorrean barneratu zuten.[9]

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937an Pitt-Riversetik banandu ondoren, ikastera itzuli eta UCLko Medikuntza Eskolako Biokimikako doktoretza lortu zuen 1939an.[10]

Mill Hill-en, Londresen, Ikerketa Medikoko Institutu Nazionaleko (NIMR) zientzialariekin bat egin zuen 1942an. Hau Erresuma Batuko Ikerketa Medikoko Kontseiluko (MRC) instituturik handiena zen. Geroago, Kimika Dibisioko zuzendari izan zen eta 1972an erretiroa hartu zuen.[11]

Rosalindek Jack Grossi T3 hormona aurkitzen lagundu eta 1952an The Lancet-en bere aurkikuntzak argitaratu ondoren,[12] nazioarteko errekonozimendua lortu zuen.[2] Royal Societyko (FRS) kide hautatu zuten 1954an.[1] 1973an Londresko Bedford College-ko kide izendatu zuten, 1983an Royal Society of Medicine-ko ohorezko kide eta 1986an Royal College of Physicians-eko ohorezko kide izan zen.[2]

Besteak beste, Jamshed Tatarekin batera The Thyroid Hormones (1959) eta The Chemistry of Thyroid Diseases (1960) argitaratu zituen, eta W. R. Trotterekin The Thyroid Gland (1964).[2][13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Tata, Jamshed Rustom. (1994-02). «Rosalind Venetia Pitt-Rivers, 4 March 1907 - 14 January 1990» Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society 39: 325–348.  doi:10.1098/rsbm.1994.0019. ISSN 0080-4606. (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  2. a b c d e f g (Ingelesez) «Rivers, Rosalind Venetia Lane Fox Pitt- [née Rosalind Venetia Henley (1907–1990), biochemist»] Oxford Dictionary of National Biography  doi:10.1093/ref:odnb/9780198614128.001.0001/odnb-9780198614128-e-57570. (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  3. «European Thyroid Association - Milestones - Rosalind Venetia Pitt-Rivers (1907 - 1990)» web.archive.org 2015-09-24 (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  4. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2017-03-04). «Rosalind Pitt-Rivers, bioquímica» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  5. ««Rosalind Venetia Henley (Person Page – 5631)»» thepeerage.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  6. Burke's Peerage & baronetage. Crans, Switzerland : Burke's Peerage (Genealogical Books) 1999 ISBN 978-2-940085-02-6. (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  7. a b (Ingelesez) Haines, Catherine M. C.. (2001-11-20). «Pitt-Rivers, Rosalind Venetia». International Women in Science: A Biographical Dictionary to 1950. Bloomsbury Academic ISBN 978-1-57607-090-1. (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  8. Hart, Bradley W.. (2015). George Pitt-Rivers and the Nazis. London : Bloomsbury Academic, an imprint of Bloomsbury Publishing Plc ISBN 978-1-4725-6995-0. (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  9. Hart, Bradley W.. (2015). George Pitt-Rivers and the Nazis. London : Bloomsbury Academic, an imprint of Bloomsbury Publishing Plc ISBN 978-1-4725-6995-0. (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  10. (Ingelesez) Garrick, Sir Ronald, (born 21 Aug. 1940), Deputy Chairman, HBOS plc, 2003–09 (Director, 2001–09). ««PITT-RIVERS, Dr Rosalind Venetia»» WHO'S WHO & WHO WAS WHO  doi:10.1093/ww/9780199540884.001.0001/ww-9780199540884-e-16813. (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  11. Medical Research Council Annual Report 1972-1973.. 129: HMSO. 1973. ISBN 0102355738...
  12. Gross, J.; Pitt-Rivers, R.. (1952). «The Identification of 3:5:3'-L-Triiodothyronine in Human Plasma».. The Lancet 259 (6705): 439. ISBN 10.1016/S0140-6736(52)91952-1..
  13. (Gaztelaniaz) «The chemistry of thyroid diseases | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]