Rosario Aranburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rosario Aranburu
Bizitza
Jaiotza Eibar1921eko urriaren 2a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 2015eko apirilaren 17a (93 urte)
Jarduerak
Jarduerak pilotaria
Izengoitia(k) Charo

Rosario Aranburu Mujika (Eibar, Gipuzkoa, 1921eko urriaren 2a - Marbella, Málaga, 2015eko apirilaren 17a) euskal erraketista profesionala izan zen. "Charo" goitizenaz kantxaratu zen. Eibar, Sevilla, Madril, Donostia, Bartzelona, eta Valentziako frontoietan jokatu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosario Eibarko Ardanza kalean jaio zen. Ahizpa bi izan zituen, Mari Carmen eta Elena. Azken hau ere erraketista izan zen. Elentxu izenaz jokatu zuen. Juan Mari izeneko neba bat ere izan zuen.

kirolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibarko Astelena eta Txaltxa Zelai frontoietan ikasi zuen erraketa jokoa Charok. Larunbatetan Elgoibarrera joaten zen errebotatzen hobeto ikastera. 14 urte zituela debutatu zuen Sevillako Sierpes Frontoian, 1935ko urriaren 15ean. Hilean 400 pezetako soldata jarri zioten.

Gerra garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936an erraketisten arteko fama handiko banakako lehiaketa antolatu zuten. Partaideak: Antonia “Toñi”, Feli, Josefina, Charo, Manola, Gallarta, Pepita eta Carmina izan ziren.

Espainiako Gerra Zibilak ordea, eragin handia izan zuen, Rosarioren familiak kolpe handia jaso baitzuen. Ama eta ahizpa Elena Sevillara joan ziren berarekin bizitzera. Neba Juan Mari Lemoatx (Peña Lemona) inguruko frontean erail zuten 18 urte zituela errepublikaren aldekoekin borrokan.

Frontoiek ostera, Gerra Zibilaren garaian ere, martxan jarraitu zuten, nahiz eta, giroa ez zen lehengo bera. Gerraren eragina nabaria zen, erraketistei geldiarazi egiten zitzaien partida erdian, nazionalen himnoa entzuten zen bitartean. Besoa jasota entzun behar izaten zuten.[1] Rosariok gerra garaian Donostiako Gros frontoian ere jokatu zuen. Donostiako hiriburuan zegoela isun bat jaso zuen, garai hartako arau zorrotz bat hautsi zuelako. Rosario bainujantzia soinean, hondartzan etzanda zegoen eguzkia hartzen, lasai asko, udaltzain batek 50,-pezetako isuna jarri zionean, hileko soldataren %10a. Isun gogorra eguzkia hartzeagatik.

Gerraostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibila amaitu ondoren Madrilera joan zen. Gerra garaian itxita egondako Madrid frontoiaren irekieran parte hartu zuen. Frontoi hartan erraketista kuadro ona bildu zen. Bertan ezagutu zituen Maria Antonia Uzkudun "Anoetako Txikita", Julita Bereza, Eladia Altuna "Irura" eta beste hainbat. Hiru bat urtez jokatu ondoren, erraketistak Bartzelonako Txiqui frontoia bialtzen hasi zen enpresa, Kataluniako frontoiko erraketisten kuadroa indartzeko. Hiru hilabeteko deboraldiak izaten ziren. Charok lehen bidaia Julita Beraza eta Poli Ibaibarriagarekin egin zuen. Zoritxarrez Poli bat-bateko gaixotasun baten eraginez hil egin zen.

Amatasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen zegoela Charok Ezequiel ezagutu zuen, valladolidarra, gerora senarra izango zena. Ezequielek Gerra Zibilean errepublikarrekin borrokatu zuen. Preso hartu zuten eta ez zuten askatu harik eta, gerra amaitu arte. Ondoren, hiru urteko soldadutza egin behar izan zuen. Charok eta Ezequielek alaba bat izan zuen Yolanda. Ondorioz, Charok frontoian jokatzeari utzi egin zion. Askotan damutu zen hartutako erabaki hartaz. Senarra pasaporterik gabe Frantziara pasatu zen, klandestinoki, eta hantxe instalatu zen familia. Charo gurasoen etxera itzuli zen 3 urteko alabarekin.

Berriro frontoira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte bete t´erdiz pasteleria batean lan egin zuen, harik eta Valentziako Chiqui frontoian jokatzeko eskaintza heldu zitzaion arte. Alaba gurasoen karguan utzita Valentziara joan zen jokatzea. Frontoi hartan ezaugutu zuen Eibarko María Eugenia Zubiaurre “Txeni" une hartan izen handiko erraketista.

Erraketari agur[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charok Valentzian jokatu zuen 1950. urtean kantxari behin betiko agur esatea erabaki zuen arte. 28-29 urte zituen eta Eibarrera itzuli zen guraso eta alabarengana. Ondoren, Parisen zegoen bere senarrarekin biltzen saiatu zen eta baita lortu ere abentura bidai klandestino baten bidez. Parisen 6 urtez bizi eta lan egin ondoren Eibarrera itzuli zen alabarekin. Alfa enpresan lan egin zuen 60 urte zituela erretiroa hartu arte.[2]

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marbellan bizi izan zen azken urteetan bere alaba Yolandarekin eta hantxe eman zuen azken arnasa. Errautsak, Charoren guraria betez, Akondia eta Kalamua mendietan zabaldu zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://egoibarra.eus/eu/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/historia-de-la-mujeres-de-eibar/historia-de-la-mujeres-de-eibar