Rotraut Susanne Berner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rotraut Susanne Berner
Bizitza
JaiotzaStuttgart1948ko abuztuaren 26a (75 urte)
Herrialdea Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, idazlea, haur literatura idazlea, editorea eta artista grafikoa
Lantokia(k)Munich
Jasotako sariak

rotraut-susanne-berner.de
Musicbrainz: 81d8fbd6-be69-4aed-bf6e-bcccb71a188f Edit the value on Wikidata

Rotraut Susanne Berner (Stuttgart, Alemania, 1948ko abuztuaren 26) ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko alemaniarra da. Batez ere Haur eta Gazte Literaturako hainbat libururen ilustratzaile gisa da ezaguna; 80 liburu baino gehiago ilustratu ditu eta 800 bat liburu-azal diseinatu ditu. Euskarara itzuliak izan dira bere zenbait lan, besteak beste, Txarliren kontuak (Karlchen-Geschichten, 2003). Hainbat sari jaso ditu, horien artean, garrantzitsuenetarikoa Hans Christian Andersen Saria (2016). 2002an, 2004an eta 2014an saria eskuratzeko hautagai sailkatuen artean izan da, baina 2016an eskuratu du azkenean. [1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diseinu Grafikoa ikasi zuen Municheko Unibertsitatean. Ikasketak amaitu ostean, publizitatean egin zuen lan eta 1977tik bere kabuz lan egin du bai diseinatzaile grafiko gisa bai ilustratzaile gisa.

Liburu asko ilustratu ditu, arrakasta handiarekin. Horien artean dira Gudrun Mebs-en Sonntagskind edota Jürg Schubiger-en Als die Welt noch jung war.

Bere ibilbidean interes berezia agertu du Haur eta Gazte Literaturako album mutuekiko. Bere Wimmelbücher formatuko bilduma da horren adibide.

Bere ibilbide luze eta oparoan hainbat sari eskuratu ditu. Horien artean garrantzitsuenetarikoa eta behin baino gehiagotan eskuratzear izan duena Hans Christian Andersen Saria izan da. 2002an, 2004an eta 2014an saria eskuratzeko hautagaien artean izan zen, baina azkenean, 2016an eskuratu du Haur eta Gazte Literaturako Nobel Saritzat jotzen den HCA saria.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta Gazte Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wimmelbook edo Wimmelbücher liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Winter-Wimmelbuch , 2003.
  • Frühlings-Wimmelbuch, 2004.
  • Sommer-Wimmelbuch, 2005.
  • Herbst-Wimmelbuch, 2005.
  • Nacht-Wimmelbuch, 2008.
  • In the town all year 'round kronika-liburua, 2008.

Txarliren istorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Guten Morgen, Karlchen!, 2001.
  • Gute Nacht Karlchen!, 2001.
  • Wo ist Karlchen?, 2002.
  • Karlchen geht einkaufen., 2003.
  • Karlchen-Geschichten., 2003.
  • Karlchen vor, noch ein Tor!, 2006.
  • Neue Karlchen-Geschichten, 2011.
  • Ein Schwesterchen für Karlchen., 2008.
  • Karlchen hat Geburtstag, 2014.
  • Karlchen freut sich auf Weihnachten, 2014.

Istorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Das Abenteuer, 2004.
  • Der fliegende Hut, 2002.
  • Rotraut Susanne Berners Märchencomics, 2008.
  • Einfach alles! Die Wort-Schatz-Kiste, 2009.
  • Hund und Hase, 2009.
  • Die poetische Katze. Die schönsten Katzengedichte, 2010.
  • Der prosaische Hund. Die schönsten Hundetexte, 2011.
  • Pick pick Picknick, 2015.

Euskarara itzuliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) www.ibby.org. (Noiz kontsultatua: 2016-04-25).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rotraut Susanne Berner-en web gune ofiziala