Rudolf Otto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rudolf Otto
RudolfOtto.jpg
Prusiako ordezkarien ganberako kidea


Prusiako Landtagko kidea

Bizitza
Jaiotza Peine1869ko irailaren 25a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Marburg1937ko martxoaren 6a (67 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Hezkuntza
Heziketa University of Erlangen-Nuremberg
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea teologoa, politikaria, filosofoa, ez-fikzio idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Berlin eta Marburg
Enplegatzailea(k) Marburgoko Unibertsitatea
Sinesmenak
Alderdi politikoa German Democratic Party
National Liberal Party

Rudolf Otto (Peine, 1869ko irailaren 25a - Marburg, 1937ko martxoaren 6a) alemaniar filosofo eta teologo luteranoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1897-1914 urte-bitartean Teologiako eta Filosofiako irakaslea izan zen Göttingengo Unibertsitatean; 1914-1917 urteetan, Teologia irakatsi zuen Breslauko Unibertsitatean, eta 1917-1929 urteetan, irakasle izan zen Marburgeko Unibertsitatean. Ottok erlijiotasunaren jatorria aztertu zuen, eta erlijioaren filosofiari egin zion ekarpenik handiena Das Heilige (1917, Santutasuna) lana izan zen. Jainkoaren handitasun mugagabea, eta gizakiak haren aurrean duen xumetasuna eta miresmena dira liburuko gai nagusiak. Friedrich Schleiermacher filosofoaren eragina izan zuen.

Beste lan aipagarri batzuk: Aufsätze das Numinose betreffend (1923, Numinotasunari buruzko saiakera); Die Gnadenreligion Indiens und das Christentum (1930, Graziaren erlijioa Indian eta kristautasuna); Das Gefühl des Überweltlichen (1932, Lurraz gaindiko sentipena).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]