Rufi Etxeberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rufi Etxeberria

(2011)
Bizitza
JaiotzaOiartzun1959ko apirilaren 22a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaAmnistiaren Aldeko Batzordeak
Euskadi Ta Askatasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Sortu
Euskal Herritarrok
Batasuna

Rufino Etxeberria Arbelaitz (Oiartzun, Gipuzkoa, 1959ko apirilaren 22a) Euskal Herriko ezker abertzaleko politikaria da. Ezker abertzalearen historian rol garrantzitsua jokatu du. Lizarrako Akordioaren aurretik eratutako Irlandako Foroaren sustatzaileetako bat izan zen, 1997an Herri Batasunaren Mahai Nazionalarekin batera sartu zuten kartzelara. 2005etik 2007ra Loiolan eginiko elkarrizketatan Ezker Abertzalearen negoziatzaile izan zen. Berriro kartzelatua, 2009ko irailaren 7an irten zen kalera, eta urriaren 13an berriro atxilotu zuten Arnaldo Otegi, Rafa Díez Usabiaga, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodríguezekin batera. Egun batzuk geroago libre atera zen.

2010eko ekainaren 20an Eusko Alkartasunarekin sinatutako Lortu Arte akordioaren lehen sinatzailea izan zen.

2011ko otsailaren 7an Sortu izeneko alderdi berriaren aurkezpenean parte hartu zuen, Bilboko Euskalduna jauregian eginiko ekitaldian.