Sèvresko Ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sèvresko Ituna
TreatyOfSevres (corrected).PNG
Anatolia eta Traziaren banaketa Sevrèsko Itunaren arabera
Data 1920ko abuztuaren 10ean
Lekua Sèvres  Frantzia

Sèvresko Ituna, Otomandar Inperioa eta Lehen Mundu Gerrako aliatuen arteko ituna izan zen (Errusiak eta Estatu Batuek ez zuten parte hartu)

Sèvresen (Frantzia) sinatu zen 1920ko abuztuaren 10ean. Itunaren arabera, Otomandar inperioak bere lehengo jabetza gehienak galtzen zituen eta Konstantinoplara eta Anatoliaren zati batera murriztuko zuen bere eremua. Ekialdean, Kurduentzako estatu autonomoa sortzen zen (Kurdistan) eta zenbait eremu Armeniaren esku geratzen ziren (Armeniako Errepublika Autonomoa, Errusiatik 1918an banandua), eta hala, Armenia Handia sortu zen. Greziak Ekialdeko Trazia, Imbros, Tenedos eta Esmirnako eskualdea bereganatzen zuen. Egiptoko, Hedjaz-eko eta Yemeneneko banaketa onartzen zen; Mosul, Palestina eta Transjordania britaniar administraziopean geratzen ziren; Siria, Libano eta Hatay (Alexandreta) frantses administraziopean geratzen ziren, gehi eragin eremu bat Zilizian; Zipre dagoeneko administratzen zuten britainiarren esku geratzen zen eta italiarrentzat Kastellorizo uhartea eta Antalya eskualdean eragin zonalde bat. Itsasarteen nabigazioa librea izango zen eta nazioarteko batzorde batek kontrolatuko zuen.

Sultanak eta gobernu otomandarrak ituna onartu zuten baina horren kontra nazionalistak altxa ziren, Mustafa Kemal Atatürk buru zutela. Boterea bereganatu eta Greziarren eta Armeniarren aurkako borroka abiatu zuten. Anatolia osoko eta Ekialdeko Traziako hainbat eremu mantentzea lortu zuten eta Frantziak eta Italiak zituzten eragin eremuekin amaitu zuten. Hau guztia Lausanako Hitzarmenean berretsi zen 1923an.