Sabina de la Cruz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sabina de la Cruz
Bizitza
Jaiotza Sestao, 1929 (89/90 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak katedraduna eta idazlea

Sabina de la Cruz (Sestao, 1929). Irakaslea, idazlea, Blas de Oteroren alarguna, bere senarraren lanak erreibindikatu du Blas de Otero Fundazioaren bidez. Haren lanen nagusiak Oteroren ingurukoak izan dira.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkatarien familia batean jaioa, gazte-gaztetatik Bilboko giro kulturaletan murgildu zen. Horrela garaiko intelektual eta artista asko ezagutu zituen, besteak beste, Angela Figuera, Agustin Ibarrola, Javier de Bengoechea, Vidal de Nicolás, Angel Ortiz Alfau, Gabriel Celaya eta Blas de Otero bera.

Filologia erromanikoan doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutensean urtetan irakasle izan da. 1961tik bere bizitza Oteroren bizitzarekin lotuta egon da, poetaren heriotza gertatu arte, 1979an.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Contribución a una edición crítica de la obra literaria de Blas de Otero. Madril: Unibertsitate Konplutensea, 1983.
  • La erotización del espacio en los poemas de amor de Blas de Otero. Eros literario. Madril: Unibertsitate Konplutensea, 1989.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]