Saguntoko setioa

Koordenatuak: 39°41′N 0°17′W / 39.68°N 0.28°W / 39.68; -0.28
Wikipedia, Entziklopedia askea
Saguntoko setioa
Bigarren Gerra Punikoa
Iberiar frontea
DataK.a. 219
LekuaSagunto
Koordenatuak39°41′N 0°17′W / 39.68°N 0.28°W / 39.68; -0.28
EmaitzaKartagotarren garaipena
Gudulariak
Antzinako Kartago Saguntotarrak
Buruzagiak
Hanibal Ezezaguna
Indarra
Ezezagunak Ezezagunak
Galerak
Ezezagunak, baina asko Ezezagunak: ia militar guztiak eta zibil asko

Saguntoko setioa K.a. 219an Kartagoren eta Erromatar Errepublikaren aldeko saguntotarren artean jazo zen gudu bat izan zen, Bigarren Gerra Punikoa piztuko zuena.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 221ean Hanibal, hogeita sei urte zituela, Hispaniako kartagotar armaden buruzagi gorena izendatu ondoren, bi urte eman zituen Mediterraneon Kartagoren boterea bermatzeko prestakuntzak aurrera eramateko planak ontzen.[1] Gainera, aurre egin behar zien gizonen ezaugarriak ikasi behar zituen. Erromatarrek jeneral gazte hura ez zela arazo larria izango eta ez zuela ahalegin berezirik behar uste zuten. Hanibali hain jaramon gutxi egin zioten, non iliriarrei - matxinada bat hasiberri zutenak- zuzendu baitzieten arreta. Erromatarrek Hanibalek Sagunto iberiar ekialdean setiatu zuela jakin zutenean ez zuten erreakzionatu ere egin.

Hanibalek Lehen Gerra Punikoaren ondoren ezarritako ituna hautsi egin zuen. Orduan, Hanibalek, Sardinia anexionatu zuenean Erromatar Errepublikak egin zuenaren oso bestelakoa ez zen zerbait egin zuen, Sagunto Erromako hiri aliatua baitzen. Hanibalen planetan, Saguntoren konkista funtsezkoa zen. Hiria inguruko gotorleku handienetako bat zen, eta ez zen ideia ona hura etsaiaren esku uztea. Hanibalek ere arpilatzeak bere armada (gehienak iparraldeko Afrikako, Iberiako eta Galiako mertzenarioak) pozik mantenduko zuela espero zuen. Kartagora itzultzean, hiriko aberastasunak bere aurkari politikoen begien aurrean erakusteko ere baliagarriak izango ziren.

Setioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saguntoko setioan, Hanibalek gotorleku zabalengatik eta saguntinoen defentsaren tinkotasunagatik galera batzuk jasan zituen, baina bere tropek hiriaren defentsak eraso eta suntsitu zituzten. Xabalina batek Hanibal izterrean ere larri zauritu zuen eta aste batzuetan borroka eten egin zen bere onera etorri zen bitartean.[2] Saguntotarrek Erromaren laguntza eskatu zuten, baina ez zuten erantzunik jaso.[3] Zortzi hilabeteko setioaren ondoren, azken defentsa saguntotarrak gainditu egin zituzten.[4] Horrek Bigarren Gerra Punikoaren hasiera ekarri zuen. Hnibalek bere indarrei janaria eta tropa gehiago emateko base bat zeukan. Hau izan zen erromatarrek Bigarren Gerra Punikoan egin zuten lehen akatsetako bat: iliriar matxinadaren aurka borrokatu beharrean, Sagunto Hanibalen aurka laguntzera joan izan balira, hiria indartu eta Hanibal atxilotu zezaketen Pirinioak zeharkatu baino lehen.

Guduaren ondotik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Setioaren ondoren, Hanibal Kartagoko Senatuaren babesa lortzen saiatu zen. Senatua (Hannon Handia buru zuten erromatarren aldeko sektore batek kontrolatua) ez zen Hanibalekin eta gerra egiteko bere metodoekin ados egoten, eta ez zion inoiz erabateko eta baldintzarik gabeko babesik eman, ezta Erromatik zortzi kilometrora garaipen absolutua lortzear zegoenean ere. Hala ere, gertakari honetan, Hanibalek laguntza mugatua lortu zuen, eta horri esker Qart Hadashtera joan zen, non bere gizonekin bildu eta asmo handinahien berri eman zien. Labur esanda, Hanibalek erlijio-erromesaldi bati ekin zion Pirinioetara, Alpeetara eta Erromara abiatu aurretik. Gerraren hurrengo fasean, kartagotarren garaipen-bolada aparta izan zen nagusi Trebian, Trasimeno aintziran eta, batez ere, Cannaeko guduan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Polibio. (1922). The Histories. Harvard University Press, 41 or. ISBN 0-674-99152-4..
  2. John, Prevas. (2017-9-26). Hannibal's oath : the life and wars of Rome's greatest enemy. Boston ISBN 9780306824241. OCLC .962551578.
  3. Tito Livio Ab urbe condita XXI, 15.3
  4. Tito Livio Ab urbe condita libri-Periochae 21,2

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]