Sahats plaza

Koordenatuak: 43°18′32.69″N 1°58′50.29″W / 43.3090806°N 1.9806361°W / 43.3090806; -1.9806361
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sahats plaza

Donostia, Amara Berri
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Sahats plaza is located in Euskal Herria
Sahats plaza
Sahats plaza
Sahats plaza is located in Gipuzkoa
Sahats plaza
Sahats plaza
Sahats plaza is located in Donostia erdigunea
Sahats plaza
Sahats plaza
Koordenatuak: 43°18′32.69″N 1°58′50.29″W / 43.3090806°N 1.9806361°W / 43.3090806; -1.9806361

Sahats plaza Gipuzkoako Donostia hiriburuko Amara Berri auzoan dagoen plaza bat da, Jose Maria Salaberria kalearen eta Antso Jakitunaren hiribidearen artean.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an zaharberritutako[1] plaza honen erdian lorategiak daude eta bertan plazari izena ematen dion sahatsa. Lorategietako albo batean Josetxo Alustiza gipuzkoar belar hockeyko jokalariaren omenez plaka bat dago kokatua. Arkudun plaza da, lur azpian aparkaleku bat dauka eta jolastoki bat alde batean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mende hasieran Urumea ibaia bideratu ostean lur-eremu zabalak lehortuak izan ziren eta 1940ko hamarkadan gerora Amara Berri auzoa izango zen zabalgunea eraikitzen hasi zen. 1943an estadio bat eraiki zen lursailetako batean, "poltsikokoa" izengoitia jaso zuena eta belar hockey, futbol, saskibaloi, eskubaloi eta atletismo kiroletarako prestatuta zegoena[2]. Anoetako kirolgunearen inaugurazioa eta gero tokia utzi egin zen. 1960ko martxoaren 30ean tokiari Sahats plaza izena eman zion udaletxeak, bertan zegoen sahatsa zela eta. Ez dago argi sahats hau espontaneoki hazi zen[3] edo mantentze-arduradunak landatu zuen[2]. Garai hauetan plaza aparkaleku gisa erabilia izan eta degradazioa pairatu zuen[3], 1992an zaharberritu zen arte, gaur egun duen itxura hartuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Meaurio, Jose Manuel. (1992). «Recuperado un espacio vecinal al inaugurarse la plaza del Sauce» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2016-08-21).
  2. a b (Gaztelaniaz) Sada, Javier. (2011). «El estadio de Amara, apellidado 'de Bolsillo'» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2016-08-21).
  3. a b (Gaztelaniaz) Gurpegui, Mikel. (2010). «El 'panorama desolador' de un lugar de bonito nombre» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2016-08-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]