Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Graham Greene

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Graham Greene
Graham Greene, Bassano.jpg
Bizitza
Izen osoa Henry Graham Greene
Jaiotza Berkhamsted Itzuli1904ko urriaren  2a
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua Berkhamsted Itzuli
Talde etnikoa Ingelesa
Heriotza Vevey1991ko apirilaren  3a (86 urte)
Hobiratze lekua Corseaux
Heriotza modua berezko heriotza: Leuzemia
Familia
Ezkontidea(k) Vivien Greene Itzuli  (1927-10-15 -  1991-04-03)
Hezkuntza
Heziketa Balliol College Itzuli
Berkhamsted School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea, kazetaria, eleberrigilea, gidoilaria, autobiografialaria, idazlea eta haur literaturaren idazlea
Enplegatzailea(k) Secret Inteligence Service
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Evelyn Waugh, Ford Madox Ford, François Mauriac, Gilbert Keith Chesterton, Henry Rider Haggard, Henry James, Joseph Conrad, Karl Stern Itzuli, Marcel Proust, Miguel de Cervantes eta Robert Louis Stevenson
Kidetza Royal Society of Literature Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb nm0001294

Henry Graham Greene (Berkhamsted, Hertfordshire, 1904ko urriaren 2a - Vevey, Suitza, 1991ko apirilaren 3a) idazle ingelesa izan zen, bere eleberrigileengatik ezaguna, nahiz eta bestelako generoak ere landu zituen: narrazio laburra, antzerkia, gidoigintza, kritika literarioa... Greeneren lanek, kritikaren oniritzia jaso ez ezik, mota guztietako irakurleengana ailegatzea lortu dute.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graham Greene Berkhamsteden (Hertfordshire, Erresuma Batua) jaio zen. Aita Berkhamsteadeko ikastetxeko zuzendaria zen eta Grahamek bertan egin zituen ikasketak. Ama, berriz, Robert Louis Stevenson idazlearen ondorengoa zen.[1]

Ikasketak egin ondoren The Times aldizkariko zuzendariordea izan zen. 1926an katolikoa egin zen eta hurrengo urtean Vivian Dayrell-Browningekin ezkondu zen, hau ere erlijio katolikoaren jarraitzailea[2]. Bi seme-alaba izan zituzten, Lucy eta Francis.

1929an, The Man Within, lehenengo nobela argiratu zuen, harrera oso ona izan zuen eta The Timeseko lana uztea erabaki zuen, literaturan erabat murgiltzeko. Bigarren liburu arrakastatsua Stamboul Train izan zen, 1931an argitaratua, eta zinemara Orient Express izenburuarekin adaptatu zena (1934). Ondoren etorriko ziren The Heart of the Matter (1948), The Third Man (1950) eta The quiet american (1955). Jarraian, besteak beste, Our Man in Havana (1958), The Honorary Consul (1973) eta The Human Factor (1978), Monsignor Quixote (1982) eta The Tenth Man (1985) argitaratu zituen.

1966tik 1990era Frantziako Kosta Urdinean bizi izan zen, Antibesen. Ondoren Suitzara aldatu zen eta 1991ko apirilaren 3an Vevey hirian zendu zen, Leman aintziraren ertzetan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Memoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaia liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemarako gidoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazio laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazio bilduma hauek hainbat urtetako idazkien bildumak dira, han eta hemen argitaratuak:

  • Twenty-One Stories (1954)
  • A Sense of Reality (1963)
  • May We Borrow Your Husband? (1967)
  • The Last Word and Other Stories (1990)

Haur literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Little Fire Engine (n.d., illus. Dorothy Craigie; 1973, illus. Edward Ardizzone)
  • The Little Horse Bus (1966, illus. Dorothy Craigie)
  • The Little Steamroller (1963, illus. Dorothy Craigie)
  • The Little Train (1957, illus. Dorothy Craigie; 1973, illus. Edward Ardizzone)

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • British Dramatists (1942)
  • The Lost Childhood: and Other Essays (1952)
  • Collected Essays (1969)
  • The Old School: Essays by Divers Hands (ed. Greene, 1974)
  • An impossible woman: The memories of Dottoressa Moor of Capri (ed. Greene, 1975)
  • Introduction to My Silent War, by Kim Philby, 1968, British Intelligence double agent, mole for Soviets
  • J'Accuse - The Dark Side of Nice (1982)
  • Lord Rochester's monkey: Being the life of John Wilmot, Second Earl of Rochester (1974)
  • The Pleasure-Dome: The Collected Film Criticism, 1935–40 (ed. John Russell Taylor, 1980)
  • Yours, etc.: Letters to the Press (1989)
  • Why the Epigraph? (1989)
  • Reflections (1991)

Graham Greene euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi dira Graham Greeneren liburuak euskaraz irakur ditzakegunak:

Hirugarren Gizona (The Third Man). Elkar, 1988. Itzultzailea: Iñaki Ibañez

Giza faktorea (The Human Factor). Ibaizabal, 1998. Itzultzailea: Iñaxio Lopez Arana

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Graham Greene: Un caso acabado; En busca de un personaje. RBA, 2009
  2. Graham Greene: Inglaterra me hizo así. Debate, 1990

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diemert, Brian, 1996. Graham Greene's Thrillers and the 1930. McGill-Queen's Univ. Press.
  • Duran, Leopoldo, Graham Greene: Friend and Brother, translated by Euan Cameron, HarperCollins
  • Greene, Graham, 2008. Graham Greene: A Life in Letters. Little, Brown.
  • Kelly, Richard Michael, 1984. Graham Greene. Ungar.
  • --------, 1992. Graham Greene: A Study of the Short Fiction. Twayne.
  • Paul O'Prey, 1988. 'A Reader's Guide to Graham Greene. Thames and Hudson.
  • Shelden, Michael, 1994. Graham Greene: The Man Within. William Heinemann. Random House ed., 1995, ISBN 0-679-42883-6
  • Sherry, Norman, 1989. The Life of Graham Greene: Vol. 1, 1904-1939. Random House UK, ISBN 0-224-02654-2. Viking, ISBN 0-670-81376-1. Penguin reprint 2004, ISBN 0-14-200420-0
  • --------, 1994. The Life of Graham Greene: Vol. 2, 1939-1955. Viking. ISBN 0-670-86056-5. Penguin reprint 2004: ISBN 0-14-200421-9
  • --------, 2004. The Life of Graham Greene: Vol. 3, 1955-1991. Viking. ISBN 0-670-03142-9
  • Cedric Watts, 1996. A Preface to Greene. Longman.
  • W J West, 1997. The Quest for Graham Greene. Weidenfeld & Nicolson.
  • The Graham Greene Film Reader.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Graham Greene Aldatu lotura Wikidatan