Saltxitxoi
Saltxitxoi |
---|
Saltxitxoia[1] (frantsesez: saucisson) piperrautsez ondutako urdaiazpikoz eta urdaiz, heste lodian egiten den hestebetea da[2]. Izena latinezko salsus hitzetik ekarria da, euskaraz 'gazitua' esan nahi duena.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frantzian jatorria duen salami moduko hestebete hau gehienetan txerrikiz egiten dute baina litekeena da beste animalien haragiez egina izatea ere[3], adibidez oreinaren haragiaz edota basurdearen haragiaz.
Azken urteetan haragi berriak erabili dira saltxitxoiak egiteko, oilaskoa, indioilarra eta ostruka ere bai.
Erabilera sukaldaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Otartekoetan jaten da edo tapa bezala ateratzen da. Xerratan zatitzen da eta normalean hestebetearen azala kentzen zaio jateko. Pizzatan ere jartzen da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Saltxitxoi. .
- ↑ Saucissons secs - Inforcharcuteries. in: Le Centre d'Information des Charcuteries-produits Traiteurs..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |