Sambo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europar Txapelketako borroka.

Samboa[1] (errusieraz: Cамбо; САМозащита Без Оружияtranslit.: SAMozashchita Bez Orúzhiya esaldiaren akronimoa; euskaraz: «armarik gabeko defentsa pertsonala») borroka-kirola eta defentsa pertsonaleko sistema bat da. Sobietar Batasun ohian garatua, sambo-borroka izeneko aldaera bat du. 1938an SESB osoko Kirol Batzordeak kirol nazionaltzat onartu zuen. Bere sustraiak borroka libreko estilo tradizionaletan ditu, hala nola judo, savate, jiu jitsu, boxeo, tartariar kurax, mongoliar borroka, pankration eta borroka libre olinpikoa.

United World Wrestling erakundearen arabera, sanboa da gaur egun gehien praktikatzen den borroka libre lehiakorraren lau modu nagusietako bat, beste hirurak borroka greko-erromatarra, borroka libre olinpikoa eta judoa izanda.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.