Santu

Wikipedia, Entziklopedia askea
San» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Santua (etimologia: latinezko sanctus, -i) erlijio zenbaitetan jainkoekiko harreman bereziak dituela eta nabarmendutako pertsona da. Gehienetan, Erromatar Eliza Katolikoak izendatutako santuak aipatzeko erabiltzen da hitza; hau da, Eliza horrek, kanonizazioaren bidez, kristau-bertuteen bikaintasuna edo adorea ezagutu eta deklaratu dien fededun hildakoak aipatzeko.[1] Emakumezko santuari santa deitzen zaio.[2]

Santuaren izena aipatzean, gizonezkoa bada done —eta haren aldaera jaun done— edo san hitzak ezarri ohi zaio aurretik (hala nola Done Mikel, San Martin); emakumezkoa bada, dona edo santa (hala nola Dona Maria, Santa Klara).[3]

Santuari, antzinako grezieraz hagios deritzo; hebreeraz, qâdosh («Jainkoak hautatua»).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa .
  2.   «santa» Euskaltzaindiaren Hiztegia . Noiz kontsultatua: 2019-09-16 .
  3.   Euskaltzaindia (PDF) 125. arauaː San, santu, done eta besteren erabilera .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santu Aldatu lotura Wikidatan
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.