San Gregorio baseliza (Astigarreta)
San Gregorio baseliza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Saiatzeko aldaera | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Beasain |
Koordenatuak | 43°05′22″N 2°13′57″W / 43.08939°N 2.23257°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 16 |
San Gregorio baseliza Gipuzkoako Beasain udalerriko Astigarreta auzoan dagoen baseliza bat da. Mandubiako mendatetik Txoritegi, Murumendi eta Usurbe mendietara doan bidezidorran dago, garai bateko Goierri eskualdeko Done Jakue Bideko igarobideetako bat zenan. Mandubiako mendatetik oinez 15 minututan bertaratu daiteke.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baselizara itsatsita dauden harrizko gurutze batzuk adierazten dute Astigarrietatik abiatzen den kalbarioa. Atzealdean leiho bat dago, nondik aldarea ikusi ahal izaten den. Erretaula eta tailua berriak dira eta balio ezagoak, San Gregorio antzinako tailua lapurtu egin zuten 1983. urtean. Dirudienez, baseliza hau Astigarretako lehenengo parrokia izan zen.
Jaieguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtero Penteskostes bigarren egunean erromeria egon ohi da.
Erromeria egiteko ohitura 2016az geroztik berriz suspertu denetik, ostera, uztaileko bigarren hamabostaldian egin ohi da[1].
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diotenez, Erdi Aroan inguru honetan 30 pertsona baino gehiago hil omen ziren izurrite baten ondorioz. Orduan herriko erretore zen On Pedro Eizagirre ere, herrikidei laguntzen ibilita gaixotasunak harrapatu eta hil egin zen. Hildakoen gorpuak San Gregorioren ermita barruan lurperatu omen zituzten eta handik urte batzuetara gorpuzkinak hilerrira eramateko hasi zirenean, erretorearen gorpua, aldare ondoan lurperatua izan zena, artean usteldu gabe omen zegoen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gurrutxaga, Iñaki. (2023-07-14). «Astigarreta auzoa, xarma berezidun txokoa» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).