Edukira joan

Usurbe

Koordenatuak: 43°03′57″N 2°12′14″W / 43.065717°N 2.203778°W / 43.065717; -2.203778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Usurbe
Datu orokorrak
Garaiera707 m
Motamendia
Geografia
Map
Koordenatuak43°03′57″N 2°12′14″W / 43.065717°N 2.203778°W / 43.065717; -2.203778
MendikateaMurumendi-Urrakiko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaBeasaingo Erauskin auzoa edota Itsasondoko Ioia auzoa
LuberriLuberri

Usurbe Gipuzkoako erdialdeko mendi bat da, Murumendiko mendilerrokoa. 707 metroko altuera du.[1] Beasaingo udalerrian dago; hain zuzen ere, mendiaren oinean dago Beasaingo herrigunea, hegoaldean.[2]

Gailurreko gurutzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usurberen gailurrean gurutze zuri handi bat dago, bai eta Goierri eskualdearen zati handi bati telebista eta irrati seinalea ematen dion telekomunikazio antena erraldoia ere.

Gurutzea 1953ko abuztuaren 23an inauguratu zen, bere eraikuntzan 52 tona material erabili ziren eta 50 lan ordu behar izan ziren.

Espainiako Armadaren helikopteroaren afera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ko urriaren 25ean, Espainiako Armadako Paratxutisten Brigadako helikoptero bat bertan erori zen, eta gurutzea kaltetu zuen.

Aurrez, urriaren 20a eta 26 artean, espainiar militarrek maniobrak egin zituzten Goierri eskualdeko mendietan, bertako udalei inongo oharpenik egin gabe. Urriaren 22an, Beasaingo herriaren erdigunetik ibilgailu militarrak igaro ziren.[3]

Goierritarren artean zabaldutako bertsioaren arabera, helikopteroa gurutzean zintzilikatutako ikurrina mozteko ahaleginean ari zela erori omen zen.[3]

Usurbe baserria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailurretik metro gutxira, hego-ekialdean, dago Usurbe baserria.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Usurbe», Mendiak.eus.
  2. Zufiaurre, Jose. (1999). Beasaingo mendiak eta errekak. in: Beasain esku eskuan. Beasain: San Martin Grafikak, 43 or. ISBN 84-921541-3-6..
  3. a b (Gaztelaniaz) «El 'tropezón' contra la cruz de Usurbe, hace 25 años», El Diario Vasco, 2021-10-17.
  4. «Usurbe, baserria», Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura, Gipuzkoako Foru Aldundia.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa