Edukira joan

San Mames eliza (Oteo)

Koordenatuak: 42°42′58″N 2°21′56″W / 42.71614609°N 2.36568765°W / 42.71614609; -2.36568765
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Mames eliza (Oteo)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaOteo
Koordenatuak42°42′58″N 2°21′56″W / 42.71614609°N 2.36568765°W / 42.71614609; -2.36568765
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMami Zesareakoa
Erlijioakatolizismoa

San Mames eliza Oteo herriko parrokia-eliza da, Kanpezuko udalerrian. XII-XIII. mendeetako hastapen erromanikoak ditu, baina XVI. mendean zaharberritu zen. Kanpoaldean erdi aroko elizaren zenbait aztarna ikus daitezke (XIII. mendekoak). Balizko arkeologia gune baten babesa du elizak[1].

Saloi-oinplanoa du, baina alboetan bi kaperek gurutze latindar itxura ematen diote. Ganga hasierako tartean, pinturak dituen tertzelete-gurutzeriaz estalita dago, eta bigarren tartean, aldiz, nerbioduna da. Bigarren zati horretan San Pedroren aurpegia dago eta koroaren aldean armarri bat agertzen da. Kanpandorreak oinplano irregularra du eta harlanduzkoa da, eta lau arku ditu kanpaietarako[2].

Erretaula nagusia XVI. mendekoa da. Lehengo bankuan, San Mamesen erliebea dago, ermitau jantzita. Bigarren bankuan, Mariaren irudia dago eserita eta eskumako belaunean haurra duela. Hirugarren bankuan, Andre Mariaren Jasokundearen irudia dago, eta erretaularekin amaitzeko, Kalbarioaren taldea.

Alboetako erretaulak Andre Maria Arrosarioari eta San Migeli eskainita daude. Jesusen Bihotza, Sortzez Garbia, San Josef eta Karmengo Andre Mariaren irudiek osatzen dute eliza.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]