Edukira joan

Jesusen bihotz guztiz santu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesusen bihotz guztiz santua
XIX. mendeko portugaldar eskolako margolana
MotaKristaua
Data
2025Ekainaren 27 (Mendebaldea) Ekainaren 27 (Ekialdea)
2026Ekainaren 12 (Mendebaldea) Ekainaren 19 (Ekialdea)
2027Ekainaren 4 (Mendebaldea) Uztailaren 9 (Ekialdea)
2028Ekainaren 23 (Mendebaldea) Ekainaren 23 (Ekialdea)

Jesusen bihotz guztiz santua[1] eraspen edo adbokazio katoliko bat da, jainkotiar maitasunari erreferentzia egiteko erabiltzen dutena. Jesusen Bihotzaren aldeko debozioak Jesukristoren pertsonan zentratutako korronte mistiko batean jatorria izan zuen, zeinak bihotza bere aritzearen eta maitasun osoaren oinarri eta adierazpentzat hartzen baitzuen. Zentzu horretan, Jesusen Bihotzaren aldeko debozioak Jesusen sentimenduei egiten die erreferentzia bereziki, eta bereziki gizateriarekiko maitasunari, San Joanen Ebanjelioak laburbiltzen duenez:

« Pazko-jaia gainean zen. Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona. Munduan ziren beretarrak beti maite izan zituelarik, azkenean bete-betean maitatu zituen. »
Jn 13:1

San Pauloren esanetan, fededunek «Kristo Jesusek izan zituen sentipen berak» (Flp 2:5) izan behar dituzte.

Adbokazio hau bi modutan irudikatu izan da. Batzeuitan, bihotz bat iruidikatzen da, goiko aldean sugarrak dituenaeta, eta sugarren erdian, gurutze bat zutik jarrita. Biohtzaren inguruan edo gainean, Jesus Nazaretekoari bere martiriona jarri zioten arantxa koroa ikus daiteke. Sugarren ordez, irudi batzeutan, bihotza erdigunean duten izpi multzo bat marrazen dira. Beste batzeutan, bihotza, Jesus Nazareteko klasiko (bizarduna eta ile luzeduna, tunikaz jantzita eta gainjantzia jarrita duela) baten bularraldean kokatzen da. Kasu horrettn, jesusen besoak zabalduta egon daitezek, jendearengan zuzenduak, edo eskuetako bat bere bihotza seinalatzen. Jesusen eskuetako bat bedeinkatze zeinua egiten egon dateke, eskuineko eskuko bi behatz elakrrekin eta altxatuta dituela (Donostiako Urgull mendian dagoena, adibidez).

Hainbat elkarte eta talde erlijioso zein politiko katolikok irudi hori bere egin zuten.

Bigarren Karlistaldiko bandera karlista (1875 inguru).

Espainian XX. mendean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean, Espainian, Jesusen Bihotzaren gurtzeak garrantzi handia izan zuen 1936ko matxinatuek legitimatzeko eta, ondoren, gobernua sendotzeko erabili zutelako. 1943ra arte, Jesusen bihotz guztiz santu aren bidez, gerra zibilari (Eliza katolikoaren hierarkiak Gurutzada Santua izena eman ziona)[2] Franco buruzagi errebeldeari naturaz gaindiko izaera eman zitzaion. Kultu hori barneratua zuen Espainiako herri gehienak, eta, handik, ospakizunaz jabetzeko "nazionalen" irrika. Era berean, Franco jainkozko mandataritzat eta Jesusen Bihotzaren babesletzat jo zuten, haien hitzetan, errepublikano "ateoek" laidotu zutena.[3]

Ateko Jesusen Bihotza plakak Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen amaieratik aurrera eta XX. mendean zehar, etxearen sarrerako atean, babesteko, erlijio-irudia eta, bereziki, Jesusen Bihotza jasotzen zuen plaka bat jartzeko praktika zabaldu zen. Irudiaren azpian legenda hau edo oso antzekoa agertzen da. "Bedeinkatuko ditut nire bihotzaren irudia erakutsia eta ohoratua duten etxeak. Debozio hau zabaltzen duten pertsonek beren izena idatzita izango dute nire bihotzean eta ez da inoiz ezabatuko ". [4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2002]
  2. (Gaztelaniaz) Montagut, Eduardo. (2016-07-21). «La Cruzada del franquismo» Eduardo Montagut (kontsulta data: 2025-06-15).
  3. (Gaztelaniaz) Baisotti, Pablo Alberto. (2015-07-01). «El sagrado corazón de la guerra civil española y de la “paz franquista”.» Cultura Latinoamericana 22 (2): 147–177. ISSN 2539-0791. (kontsulta data: 2025-06-15).
  4. «Placas del Sagrado Corazón. Ateko Jesusen Bihotza - Atlas Etnográfico de Vasconia» atlasetnografico.labayru.eus (kontsulta data: 2025-06-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.