San Michele Maggiore eliza (Pavia)

Koordenatuak: 45°10′56″N 9°09′25″E / 45.1822°N 9.1569°E / 45.1822; 9.1569
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Michele Maggiore eliza (Pavia)
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lombardia
ProbintziaPaviako probintzia
Italiako udalerriPavia
Koordenatuak45°10′56″N 9°09′25″E / 45.1822°N 9.1569°E / 45.1822; 9.1569
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMikel goiaingerua
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Pavia (en) Itzuli
IzenaMikel goiaingerua
Arkitektura
Materiala(k)adreilua
Estiloaarkitektura erromanikoa
Dimentsioak55 (luzera) m
Atalakcampanile (en) Itzuli:
Ondarea
Kontaktua
HelbideaPiazza San Michele
Webgune ofiziala

San Michele Maggiore basilika eliza katoliko erromatarra da eta Pavian dago, Lombardia eskualdean, Italian. Eraikina XI-XII. mendeetakoa da, eta estilo lombardo-erromanikotik ondo gordetako adibidea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarna arkeologikoaren arabera, V. mendeko kristau-basilika goiztiarra egon zitekeen leku hartan.[1] 662 eta 671 urteen artean, eliza bat eraiki zuten Grimoald errege lonbardoaren aginduz. Eliza hau sute batek suntsitu zuen 1004an, eta kanpandorrearen beheko aldea baino ez da VII. mendekoa. Gaur egungo kripta, korua eta transeptua XI. mendearen amaieran hasi ziren eraikitzen, eta 1130ean osatu. Nabeko gangak Agostino de Candia arkitektoak diseinatu zituen 1489an.[2]

Basilika koroatze ugariren egoitza izan zen: Berengario I.a (888), Guy III.a (889), Luis III.a (900), Rodolfo II.a (922), Berengario II.a eta bere seme Adalbert (950), Arduin (1002), Henrike II.a eta Frederiko I.a (1155).[1]

1968an basilikan egindako obra batzuetan, ostrogodoen fabrikazioko zilarrezko artefaktu ederrak aurkitu ziren XI. eta XII. mendeen artean datatutako hilobi baten azpian, orain Paviako Gizarte Museoetan gordeta daudenak.[3]

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Michele Maggiore Paviako Erdi Aroko beste eliza garrantzitsu batzuen prototipotzat har daiteke, hala nola San Pietro in Ciel d'Oro eta San Teodoro. Dena dela, desberdintasun bat dauka: hareharria darabilela egositako buztinaren ordez.

Beste desberdintasun batzuk ere baditu: gurutze latindarreko oinplanoa eta transeptu oso garatua eta zabala. Azken honek bere portada eta sarrera propioa ditu iparraldean eta absidea beste aldean, eta kanoi ganga dauka, nahiz eta elizaren beste aldeek gurutze-ganga duten. Horregatik esan dezakegu trantseptua beste elizaren barruko eliza bat dela.

Elizaren dimentsioak hauek dira: 55 metro luze eta 38 metro zabal transeptoan. Gurutzaduraren gainean kupula oktogonal bat dago.

Hiru nabe ditu, eta bakoitzak bere atea dauka. Erdiko nabeak zabalera bikoitza dauka.

Horma sendoak ditu, eta baita kontrahormak ere, gangen presioari eusteko.

Fatxada nagusian bost leiho txiki daude, eta bi idi-begien artean gurutze bat.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Elliott, Gillian. "Representing Royal Authority at San Michele Maggiore in Pavia" Zeitschrift fur Kunstgeschichte 77 (2014). (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
  2. G.T. Rivoira, Le origini dell'architettura lombarda, II, Roma 1907, 200. or.
  3. Aimone, Marco. (2013-01-01). «Il tesoretto di San Michele Maggiore a Pavia. Un riesame alla luce di recenti acquisizioni» Museo in rivista. Notiziario dei Musei Civici di Pavia, 5, pp. 11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]