San Pedro Ruakoa eliza (Lizarra)

Koordenatuak: 42°40′08″N 2°01′46″W / 42.66889°N 2.02944°W / 42.66889; -2.02944
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pedro Ruakoa eliza (Lizarra)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Frantses bidea Nafarroan Frantses bidea Nafarroan
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLizarra
Koordenatuak42°40′08″N 2°01′46″W / 42.66889°N 2.02944°W / 42.66889; -2.02944
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaPetri
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-478
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000761
478
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

San Pedro Ruakoa Nafarroako Lizarran dagoen eliza da, izen bereko auzoan hain zuzen ere. Bertan jada 1177. urtean parrokia bat zegoen. Muino baten gainean eraikia eta San Juan de la Peña monasterioaren jabetzakoa izan zen hasieratik, Iruñeko Go­tzaindegiarekin auzi luzeak izan bazituen ere.[1] 1256an hiribilduko eliza nagusi bilakatu zen. Nafarroako konkistan bere ondoan zegoen Zalatanbor gaztelua eraitsi zutenean klaustroak kalteak jasan zituen. 1931n monumentu izendatu zuten.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizak hiru habearteak zabalera desberdinak dituzte. Hiru abside ditu. Erdikoak hiru absidiolo ditu. Ar­kuak, zistertarren eraginekoak, zorro­tzak dira. Alboetako habearteen gangak XIV. mendean berritu ziren; baina beranduago zaharberri­tze baten premian izan zen, XVI. mendean.

Klaustroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Pedro Ruakoaren ikusgarritasunik handienetakoa klaustro erromaniko handia da, Nafarroako eskulturgin­tzako mul­tzorik abera­tsena baita.[2] Gaur egun bi hegal besterik ez dira geratzen, izan ere, beste biak 1572. urtean txikituak izan ziren eliza gainean kokaturiko gazteluaren hondora­tze baten ondorioz. Burgo de Osman eta Silosko Santo Domingon bezala, hemen ere elkarri lotutako lau zutabe daude, apainketa kiribildua dutenak.[2]

Bere kapiteletako gaiak oso aberatsak eta ugariak dira. Badira landarekiak, baita animalienak ere, eta argi­tzen oso erraz ez diren harpien sinboloak. Ebanjelioen Kristoren bizi­tzako gertaerak eta haren martiri­tzako apostolu eta martirienak aktak agertzen dira jarraian. Hauetako batzuetan, eszenaren azalpen epigrafiakoa agertzen dira, esaterako:

Ikonoetako bi­txitasuna eta ia lauak diren azalera kurbatuen gaineko tolesturen grabatuak begiratuta, badirudi artistak ez zuela eredu bezala Silosko klaustroa hartu, Aragoiko erromanikoaren inguruan egiten ziren lanak baizik.[1]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskal Herria Enblematikoa entziklopedia. Liburukia: Euskal Artearen historia (I):Historiaurretik erromanikora
  2. a b Nafarroako Turismoa. Ruako San Pedro Eliza - Estella-Lizarra - Turismo Nafarroa. (Noiz kontsultatua: 2017-09-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.