Edukira joan

Nazio Askapenerako Fronte Sandinista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sandinista» orritik birbideratua)
Nazio Askapenerako Fronte Sandinista
Datuak
Izen laburraFSLN
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaNikaragua
IdeologiaSandinismoa, Marxismoa, kristau-sozialismoa, Bolibarianismoa, antiinperialismoa, left-wing nationalism (en) Itzuli eta Ezkertiar populismoa
Kokapen politikoaezker politiko
Jarduera
KidetzaInternazional Sozialista, Permanent Conference of Political Parties of Latin America and the Caribbean (en) Itzuli eta São Pauloko foroa
Agintea
LehendakariaDaniel Ortega, Carlos Fonseca, Tomás Borge eta Silvio Mayorga
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1961eko uztailaren 23a
Koloreak    
Artikulu hau Nikaraguako alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nazio Askapenerako Frontea».

Nazio Askapenerako Fronte Sandinista[1] edo FSLN (jatorrizko izena, gaztelaniazkoa: Frente Sandinista de Liberación Nacional) Nikaraguako alderdi politiko ezkertiarra da, Carlos Fonsecak beste batzuen artean Kubako Iraultzaren garaian sortutakoa gerrilla moduan eta Anastasio Somozaren ondorengoak borrokatuz.

Izena Augusto César Sandino (1895-1934) iraultzaile nazionalistari hartu zion haren omenez. Alderdiak Managua hiriburuan egoitza nagusia dauka.

1962. urtean sortu zen erakundea, bere lehen helburua borroka armatuaren bidez Somozaren gainbehera lortzea izanik. 1974. urtetik aurrera areagotu zituzten ekintza armatuak estatuaren iparraldean, eta 1977. urtean hiru adarretan banatu zen FSLN: Guerra popular prolongada (Tomás Borge) eta Tendencia proletaria (Carrión, Wheelock), marxista-leninistak biak, eta Terceristas (Daniel eta Humberto Ortega, Edén Pastora, Tirado). 1978. urtetik aurrera Somozaren aurkako eraso gogorrak bideratu zituen fronteak (nazioko jauregiaren okupazioa) eta hiru adarrak batzeko urratsak eman ziren (1979). 1979. urtean hasi zen Nikaraguako gerra zibila eta urte berean Fronte Sandinistak Nikaragua osoa konkistatu zuen. Batasun nazionaleko gobernua eta gudaroste sandinista eratu zituzten ondoren. Nikaraguako aginpidean izan zen 1979. urtetik 1990. urtea arte eta 2007tik aurrera.

Herrialdeko buruzagitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel Ortega herrialdeko presidente birritan izan da, 1985etik 1990era lehenengoz eta 2007tik aurrera bigarrenean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.