Teodoro Gonzalez de Zarate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Teodoro Gonzalez de Zarate
alkate

Bizitza
Jaiotza Gasteiz1882ko azaroaren 9a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Azazetako mendatea1937ko martxoaren 31 (54 urte)
Hobiratze lekua Santa Isabel hilerria
Heriotza modua heriotza zigorra: fusilamendua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Acción Republicana

Teodoro Gonzalez de Zarate (Gasteiz, 1882ko azaroaren 9a - Azazetako mendatea, 1937ko martxoaren 31) arabar enpresaburu eta politikaria izan zen, jaioterriko alkatea izandakoa.[1][2][3][4]

Lanbidez industrialaria (La Favorita lantegia),[5] Gonzalez de Zarate Partido Republicano Autónomo Alavés (PRA), Acción Republicana eta, azkenean, Izquierda Republicana alderdien kidea izan zen. Espainiako Bigarren Errepublika eratu zuten udal-hauteskundeetan zinegotzi hautatu zuten. Gero eta 1934ra arte, alkate hautatu zuten. Urte hartan 1934ko Iraultza eta gero, CEDAk udala lortu zuen. 1936an Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituenean, berriro izendatu zuten.

Gerra Zibila piztu zenean, Errepublikaren alde egin zuen eta errekete talde batek kartzelan sartu zuen. Donostiatik zetozen falangista batzuk, beste hamabost lagunekin batera, kartzelatik "atera" eta Azazetan, Lizarra-Gasteiz errepidearen ondoan, erail zuten. Emilio Mola jeneralak berak aginduta, gasteiztarren artean bere heriotzak zirrara ikaragarria eragin zuen.[6]

Gasteizen, badago bere izena daraman kale bat.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.