Santiago Arrillaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santiago Arrillaga

Bizitza
JaiotzaTolosa1847ko uztailaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOakland1915eko urtarrilaren 27a (67 urte)
Hobiratze lekuaSaint Mary Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

IMSLP: Category:Arrillaga,_Santiago Edit the value on Wikidata

Santiago Arrillaga Ansola (Tolosa, 1847ko uztailaren 25a - Oakland, Kalifornia, 1915eko urtarrilaren 27a) Ameriketako Estatu Batuetan karrera egin zuen musikagilea izan zen.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosan ikasi zuen musika Antonio Buenetxea herriko bandaren zuzendariarekin. Haurraren dohainik ikusirik, Madrilgo kontserbatoriora bidali zuten gurasoek, eta Hilarion Eslabarekin sakondu zituen ikasketak han[1].

Madrilen urrezko dominarekin graduatu ondoren, Parisko kontserbatorioan sakondu zituen ikasketak, François Bazin eta François Antoine Marmontel maisuekin (Chopin-en tradizioan)[2].

Ameriketako karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrillagaren konposizio bi, San Frantziskon bere akademiak argitaratuak, berak sinatutako ale batean

Ameriketara gazterik joateko aukera izan zuen, Carlotta Patti opera abeslariari laguntzeko aukera izan baitzuen, pianojole gisa. Ameriketako bira horretan erabaki zuen Kalifornian bizitzen geratzea, eta bertako emakume batekin ezkondu zen, Clementina Savin-ekin[3].

Kaliforniako San Frantziskon «Arrillaga Musical College» sortu zuen, eta baita orkestra bat ere. Bost seme-alaba izan zituen, denak musikari aritutakoak: Vicente, Elena, Leo, Graziella eta Zezilia, pianojoleak hain zuzen[4].

1880an Hilarion Eslabaren Kaliforniako debuta prestatu zuen, Mi bemoleko meza-rekin, eta ikuskizun handia izan omen zen.

Konposizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposagile gisa ere egin zuen lana. Elizkizunetako piezak egin zituen (mezak, ave mariak), baina baita ere folklorearekin zerikusia zutenak: jota, habanera, bals, pasodoble, ereserki, zortzikoak...[3]

1912an osatutako zortziko bati euskarazko izena jarri zion: Nere mendi maiteak, azpitituluan argituz, Dear mountain of my Province.

1915ean hil zen eta bere seme nagusi Vicentek hartu zuen Arrillaga Musical College delakoaren ardura.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Linazasoro, Iñaki. (1986). «Los Arrillaga, una dinastía de músicos vasco-californianos. Santiago Arrillaga Ansola, un emigrante tolosano» Euskor (14).
  2. (Ingelesez) «Tales from Basques in the United States: Santiago Arrillaga, an atypical Basque immigrant» Basque Books and More Blog 2016-06-09 (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Arrillaga Ansola, Santiago - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  4. Arana Martija, Jose Antonio. (1993). «Euskal musikak Ameriketan» Cuadernos de Sección Música (Eusko Ikaskuntza) (Donostia) (6) (Noiz kontsultatua: 2018-02-20).